Berriak

Prestakuntza Datorren martxoaren 17an hasiko da ‘Hezkuntza proiektuen diseinuetan espezializazioa, errazte estrategikotik abiatuta’ ikastaroa 2023·02·21
Ikastaroak izango ditu aurrez aurreko lau workshop Zorrotzurren, Bilbao AS Fabriken.

LEARNING JOURNEY Diseinu Estrategikoko Masterreko ikasleak 3 eguneko Learning Journey batean, Madrilen 2023·02·21
Ikasleek diseinu prozesuaren garrantzia baloratzen duten enpresak bisitatu ahal izan dituzte, eta horrek aukera eman die ikasgeletan ikasten dutenaren aplikazio errealak ikusteko eta beren karrera profesionalak norantz zuzendu nahi dituzten identifikatzeko.

IKASTAROAK Mondragon Unibertsitateko eskola politeknikoak ikerketan sexua eta generoa aldagaiak txertatzeari buruzko ikastaroak antolatu ditu martxo hasierarako 2023·02·20
Capitolina Diaz Martinez izango da saioak zuzenduko dituena, Bruselan Europar Batasunaren aurrean Ordezkaritza Iraunkorrean Ikerketa kontseilaria izan den berdintasun arloko erreferentea, Berdintasun Ministerioko Enpleguko Berdintasunerako zuzendari nagusia eta Emakume Ikertzaile eta Teknologoen Elkarteko presidentea, besteak beste.

PRESTAKUNTZA JARDUERA Teknologia Biomedikoen masterreko ikasleek 3 eguneko learning journey bat egin dute Madrilen 2023·02·20
Prestakuntza jarduera hau da Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen formazio praktiko, berritzaile eta errealitatetik hurbilekoaren adibide bat; izan ere, ikasleei aukera ematen die punta-puntako teknologia eta sektore biomedikoan aurki daitezkeen azken aurrerapenak lehen eskutik ezagutzeko.

TESIA Unai Ibarretxe Lopez ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen, ‘NAZIOARTEKO DOKTORETZA’ aipamenarekin eta 'DOKTORETZA INDUSTRIALAREN' aipamenarekin 2023·02·17

DIPLOMA BANAKETA Adimen artifiziala eta zibersegurtasuna izan dira MasterTECHeko bigarren edizioaren ardatzak 2023·02·17
Gaur entregatu dira MasterTECHen bigarren edizioko diplomak, profesionalak teknologia-esparru estrategikoetan espezializatzeko Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren eta IKERLANen espezializazio programa.

Lehiaketa Mondragon Unibertsitateak Bartzelonako Udalaren lehiaketa bat irabazi du, ekintzailetzaren bidez industria-guneak birsortzeko, berrikuntza-hub bat bultzatuz 2023·02·16
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Bartzelona Hub Zirkularra jarriko du martxan Ciudad de Asunción kalean, Besòs ardatzean, ekonomia zirkularrean eta 4.0 industrian ekintzailetza garatzen espezializatuko dena

NiZuGu MUgituz hamabostaldia NiZuGu MUgituz hamabostaldia 2023·02·16
NiZuGu MUgituz hamabostaldian parte hartu dute egoiliarrek

TERTULIA Udalako monjeekin tertulia 2023·02·16
Bizitzan hartzen ditugun erabakien inguruko tertulia izan dugu udalako bi monjeekin

HITZARMENA Eskola Politeknikoak eta Garaje de ideas-ek lankidetza hitzarmena sinatu dute diseinu estrategikoaren arlorako 2023·02·15
Akordioak arreta berezia jartzen du Mondragon Unibertsitateko Produktuen eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoan Unibertsitate Masterreko talentua duten ikasle gazteen sustapenean.

PROIEKTUA Industria Diseinuko ikasle baten gradu bukaerako proiektu bat Autostadteko automobilaren museoan dago erakusgai 2023·02·15
ETHOS proiektua CAFekin lankidetzan garatu zen, eta Norman Fosterren Bilboko Guggenheimerako MOTION, AUTO, ART, ARQUITECTURE erakusketaren parte izan zen.

IKASTAROAK MONDRAGON UNIBERTSITATEAK DEMAND DRIVEN WEEK ANTOLATZEN DU MARTXOAREN 20tik 24RA 2023·02·14
Galarretako campusak (Hernani) bere hornidura katearen kudeaketa hobetzeko interesa duten enpresa profesionalei zuzendutako ikastaroak, tailerrak eta mintegiak hartuko ditu aste horretan.

JARDUNALDIA Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak 4.0 industrian kudeaketa eta ezarpen digitalerako workshopean parte hartuko du berriro 2023·02·14
Bizkaiko Industria Ingeniarien Elkargoak antolatutako jardunaldiaren IV. edizioak EUSKALIT, Sisteplant eta Mondragon Unibertsitatearen laguntza du.

Nazioarteko mugikortasuna Atzerriko 19 ikasle etorriko dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatera udaberriko nazioarteko programa egitera 2023·02·13
Bederatzi herrialde desberdinetatik etorritako ikasleek egingo dute Komunikazio eta Hezkuntza programak.

MONDRAGIN ZTIM HUB Emakumeen artean bokazio zientifikoak sustatzeko MONDRAGON ZTIM HUB sareak bideoak egin ditu beren esparruan erreferenteak diren emakumeak ageriko egiteko 2023·02·13
Momentuz, Fagor Electrónicako, Ikerlaneko, Polmetasako eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko emakume langileek hartu dute parte. Emakume horiek zientziaren eta teknologiaren arloan izan duten esperientzia beste emakume batzuentzat eredugarri izatea da helburua

Ekintzaileen Talentu Jaialdia Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabsek balioa eman diote Malagako Udalarekin batera egindako lanari Gazte Ekintzaileen Talentu Jaialdian 2023·02·10
Jaialdi honekin, Mondragon Unibertsitateak, TeamLabsek eta Udalak balioan jarri dute lehen urtean hirian antolatu dituzten jarduerek izan duten eragin positiboa

Multiplier event Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak goi-mailako hezkuntzan kooperatibismoa eta gizarte-ekonomia sustatzeko jardunaldia antolatu du Bilbon 2023·02·10
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du ekitaldi biderkatzailea, MyDigiCoop Europako ikerlanean ateratako ondorioak azaltzeko. Ikerlanaren helburua da ikasleen artean gizarte-ekonomiari buruzko gaitasunak sustatzea, ikasketa-plataforma digitalen bidez, eta ekonomia hori goi-mailako langileen artean sustatzea, zenbait gidalibururen bidez.

Datuen Gobernua Anjana Data eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Datuen Gobernuar eta Analytics-en formakuntza bideratzeko indarrak batu dituzte 2023·02·09
Anjana Data-k eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak indarrak batzen dituzte Datu Gobernuarekiko prestakuntzarako negozio-arloan

Sariak GSEA nazioarteko sari ospetsuen finalisten erdiak LEINN gradukoak dira 2023·02·09
GSEAko 6 finalistetatik 3 (Global Students Entrepreneurs Award) LEINN Graduko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) hirugarren eta laugarren urteetan daude

IKASTAROAK Trantsizio ekologikoa eta ekonomia zirkularrari buruzko ikastaroa’ Gipuzkoako ehun sozioekonomikoari zuzendua 2023·02·09
Prestakuntza doakoa izango da eta Gipuzkoako era guztietako erakundeei zuzenduta dago. Euskaraz edo gaztelaniaz jarraitu ahal izango dira saioak. Lehen saioa, online, otsailaren 15ean izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen eta Berrikuntza Departamentuak finantzatua.

Eski irteera Formigal Mondragon Unibertsitateko 95 ikasle Formigalen izan dira eskiatzen 2023·02·08
Elur baldintza oso onak eta estazioan jende gutxi izan dugunez, benetan gustora itzuli gara eski irteeratik, elurraz nahi beste gozatuta.

Komunikazio campusa Komunikazio Campusaren 3. edizioa egingo dute, uztailaren lehenengo astean, Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak 2023·02·07
Komunikazio Campusaren 3. edizioa egingo dute aurtengo udan Mondragon Unibertsitateak eta Goiena Komunikazio Taldeak. Astebeteko iraupena izango du: uztailaren 3tik 7ra. Dagoeneko irekita dago izen-ematea.

Elkarrizketa Amaia Lersundi: “Jakintza-arlo bakoitzean hizkuntza-eskakizunak desberdinak dira, bai terminologiari dagokionez eta baita ezagutza eraikitzeko eta komunikatzeko moduei dagokienez ere” 2023·02·06
‘Cum laude’ nazioarteko aipamenarekin kalifikazioa lortu zuen Amaia Lersundik, pasa den urtarrilean Eskoriatzako campusean aurkeztutako "Arloetako alfabetatzearen azterketa batxilergoko diziplinarteko proiektu batean. Kasu azterketa. Analysis of Subject-Specific Literacies in a Multidisciplanry Project in Upper-Secondary Education. Case Study" tesiak. Egilearekin hitz egin dugu tesi horri buruz.

TALDE DINAMIKAK Talde dinamikak 2023·02·06
Talde dinamikak elkar hobeto ezagutzeko Brasildar taldearekin

TESIA Diego Alexis Aragon Sotelo ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen 2023·02·03

Neguko txapelketak bilbo Aste honetan jokatu dira Bilbon txapelketen finalak 2023·02·02
Frontenis neska zein mutiletan, padela eta areto futboleko finalak jokatu dira

TESIA Andrea Sánchez Fernández ikasleak BIKAIN CUM LAUDE kalifikazioa lortu zuen, ‘NAZIOARTEKO DOKTORETZA’ aipamenarekin 2023·02·02

PROIEKTUA Lur orotako gurpil-ohol jasangarri, arin eta korroigaitzagoak diseinatu eta fabrikatu dituzte Industria Prozesuetako Ekoteknologietako Ingeniaritzako ikasleek 2023·02·01
Seihilekoaren bukaerako proiektuaren bidez, ikasgelan eskuratutako ezagutzak eta gaitasunak praktikan jarri ahal izan dituzte ikasleek. Esperientzia horrek manufaktura-industriako erronka errealei aurre egiteko aukera eman die, etorkizuneko lanetan ere antzeko erronkak izango baitituzte aurrez aurre

HUHEZINEMA Maider Oleagaren ‘Irrits’ film laburrak irabazi du Huhezinema 2023 2023·01·28
Aretxabaleta Arkupe aretoan banatu zituzten Mondragon Unibertsitako Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko ikasleek antolatutako jaialdiko sariak.

Futbol 7 eta eskubaloi txapelketak 400 ikasle inguru atzo jokatutako futbol 7 eta eskubaloi txapelketetan 2023·01·27
Atzo jokatu ziren futbol 7 eta eskubaloi txapelketak Arrasateko kirol instalakuntzetan
