Web edukia bistaratu

Laguntzak eta ikerketa bekak

Web edukia bistaratu

PRESTATZEN ARI DIREN IKERTZAILEEN (PI) ADMINISTRAZIO/LAN BALDINTZAK DOKTORETZA GARATU BITARTEAN

Doktoretza tesia egiten ari den bitartean administrazio eta lan alorretako baldintza hauen menpe egongo da:

  • Irauten duen 3 urteetarako ordainsari gordina guztira 53.848,96€* izango da, eta urteko 14 hilekotan ordainduko da, honako banaketa honen arabera:
Urtea 1 2 3
Ordainsari gordina (€)* 17.833,34€ 17.833,34€ 18.182,28€

*17/18 ikasturtearen erreferentzia.

  • Doktoretza tesia garatzeko, eskaintza bakoitzean hautatutako pertsonak iraupen jakineko lan kontratu bat izango du Mondragon Goi Eskola Politeknikoarekin izenpetuta (MGEP), eta urtero berrituko da doktore gradua lortzeko ezarritako epealdiaren barruan.
  • Doktoretza ikasketen iraupena gehienez ere 3 urtekoa izango da denbora osoan, edo 5 urtekoa, dedikazioa partziala bada, doktoretza programan onartzen denetik doktoretza tesia aurkezten den arte zenbatuta.
  • MU-GEPek, erabakitako ordainsariaz gain, bere kontu hartuko ditu doktoretza kostu hauek:
    • Matrikularen kostuak eta Doktoretza Programaren ondoriozko tasak
    • Hainbat materialen kostuak, tesiaren esperimentazio fasearen testuinguruan beharrezkoak badira, baita ekipamendu zientifiko eta bereziaren erabilera ere.
    • I+T Taldearen iritziz egokia izan daitekeen prestakuntza osagarrira joatea.
    • Egin beharreko lanerako bitarteko informatikoak eta altzariak egokitzeko eta prestatzeko kostuak, eta doktoretza prozesuari lotutako beste kostu orokor posible batzuk (zeharkako kostutzat hartzen dira).

pdf

Doktoretza aurreko beka

Goi Eskola Politeknikoa

Eta, gainera, zuretzat interesgarria izan daiteke...

Aktibo dauden doktoretza aurreko kontratuen eskaintza. 

Ikusi aktibo dauden eskaintzak

Zure profila gaur egun ditugun eskaintzetako batekin ere bat ez badator, zure curriculuma bidali ahal diguzu.

Bidali curriculuma