Laguntzak eta ikerketa bekak

Laguntzak eta ikerketa bekak

Ikerketarako bekak

Unibertsitate master ofizialetako ikasleentzat

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko unibertsitate master ofizial batean matrikulatuta dauden ikasleek jaso ahalko dituzte. Ikerketa bekadunak ikerketa talde baten proiektu erreal batean sartuko dira.  

Dokumentazioa entregatzeko epea ikasturte bakoitzeko bigarren hamabostaldian irekitzen da.

Doktorego programako ikasleentzat

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego programan matrikulatuta edo matrikulatzeko prozesuan dauden ikasleek jaso ahalko dituzte. 

Laguntzak eskatuz gero, nahitaezkoa da aldi berean eskatzea Eusko Jaurlaritzak kasuan kasuko ikasturterako eskainitako doktorego aurreko laguntzak eta, horretaz gainera, hautagai izatea laguntza horiek jasotzeko. Interesatuen ardura izango da laguntzen epe eta baldintzen segimendua egitea.

 

Harremana


pdf

Ikerketa bekak Unibertsitate Masterrak

pdf

Doktorego aurreko Laguntza Programa

 

 

Beste beka eta laguntza batzuk

 

Intereseko informazioa...