Prezioak, bekak eta laguntzak
Doktorego Programa
Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan Doktorego Programa
Iraupena
Jarduera osoan: 3 urte (urte bat luzatzeko aukerarekin).
Jarduera partzialean: 5 urte (2 urtetan luzatzeko aukerarekin).
Campusa
Eskoriatza
Plazak
14 plaza
Hizkuntzak
Gaztelania, Euskara, Ingelesa
Modalitatea
Presentziala
Prezioak
Urteko prezioa modalitatearen arabera:
- Lanaldi osoan: 2.100 €
- Lanaldi murriztuan: 1.750 €
Doktorego aurreko laguntzak
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak urtero irekitzen du Doktorego aurreko laguntzen deialdia.
Onuradunak
Doktorego programan matrikulatuta edo matrikulatzeko prozesuan dauden ikasleentzat.
Eskaeren formalizazioa
Diru-laguntza hau eskatzeak berekin dakar, ezinbestean, Eusko Jaurlaritzak ikertzaileak prestatzeko irekiko duen doktoretza-aurreko beken deialdira aurkeztea, eta beka horietarako hautespen-prozesuan onartua izatea. Horretarako, interesdunek, dagozkion epeak eta formak aintzat hartuta, Eusko Jaurlaritzaren aipatu beken deialdirako eskabidea ondu eta aurkeztu beharko dute, eta onartuak izan behar dute beka hori eskuratzeko ebaluazio-prozesuan. Baldintza horiek betetzen ez dituztenak kanpo geratuko dira Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen doktorego-aurreko laguntza-programaren hautespen-prozesutik.