Berriak
Hezkuntza Testuinguru eleaniztunetako alfabetatzea aztertzeko biltzarra antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Bilbon 2023·05·19
Etxeko hizkuntzan ikasi gabe aurreikusitako emaitza akademiko eta pertsonala lortzen duten ikasleen alfabetatzea aztertuko dute biltzarrean.
Prestakuntza hezkuntza Ikaskuntza erraztearekin eta hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako prestakuntza eskaintza berria 2023·05·02
2023-2024an, iraupen eta gai desberdinetako ikastaro eta formazio bereziak eskainiko ditugu hezkuntzako profesionalei zuzenduta.
InclusiPHE proiektua Podcast berria eskuragarri, ikasle ez-tradizionalek goi-mailako hezkuntzako erakundeetan parte-hartzea sustatzeko 2023·03·29
Podkast-a InclusiPHE (Inclusive Engagement of Non-Traditional Students in Professional Higher Education) nazioarteko ikerketaren emaitza da, eta integratzaile izateko erakundeek jarraitu behar dituzten estrategiak nabarmendu nahi ditu.
Material didaktikoa Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikasleek egindako hezkuntza soziolinguistikorako materialen bilduma, sarean jarri du Soziolinguistika Klusterrak 2023·03·20
Soziolinguistika Klusterrak, Ikastolen Elkarteak eta Humanitate eta Hekuntza Zientzien Fakultateak landu dute bildumaren online datu-basea, Izaro Arruti eta Sandra Prieto masterreko ikaslek egindako lana oinarri hartuta.
Rol berriak hezkuntzan Parte-hartzea aktibatzea, kolektibitateari arreta ematea: ikastetxeetan berrikuntza-proiektuak diseinatzeko gakoak 2023·03·14
Mondragon Unibertsitateak eta TeamLabs-ek ikastetxeetako arduradunei zuzendutako hiru jardunaldi antolatu dituzte, hezkuntza-proiektu berritzaileen diseinuan sakontzeko. Lehenengo saioa Bilbao AS Fabrik-en egingo da, apirilaren 22an. Sarrera doakoa izango da, baina aldez aurretik gonbidapena beharko da.
Duala DualECA 6. sinposiumaren baitan, jardunaldi erekia antolatu dugu martxoaren 23an 2023·03·01
Dual modalitatea Hezkuntza graduetan lantzen duten unibertsitateen arteko sinposiuma antolatu dugu Eskoriatzako campusean. Seigarren edizio honetan jorratuko dugun gaia: ‘Askotariko dual/alternantzia esperientziak ezagutzen: indarguneak eta erronkak’.
Multiplier event Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak goi-mailako hezkuntzan kooperatibismoa eta gizarte-ekonomia sustatzeko jardunaldia antolatu du Bilbon 2023·02·10
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu du ekitaldi biderkatzailea, MyDigiCoop Europako ikerlanean ateratako ondorioak azaltzeko. Ikerlanaren helburua da ikasleen artean gizarte-ekonomiari buruzko gaitasunak sustatzea, ikasketa-plataforma digitalen bidez, eta ekonomia hori goi-mailako langileen artean sustatzea, zenbait gidalibururen bidez.
Elkarrizketa Amaia Lersundi: “Jakintza-arlo bakoitzean hizkuntza-eskakizunak desberdinak dira, bai terminologiari dagokionez eta baita ezagutza eraikitzeko eta komunikatzeko moduei dagokienez ere” 2023·02·06
‘Cum laude’ nazioarteko aipamenarekin kalifikazioa lortu zuen Amaia Lersundik, pasa den urtarrilean Eskoriatzako campusean aurkeztutako "Arloetako alfabetatzearen azterketa batxilergoko diziplinarteko proiektu batean. Kasu azterketa. Analysis of Subject-Specific Literacies in a Multidisciplanry Project in Upper-Secondary Education. Case Study" tesiak. Egilearekin hitz egin dugu tesi horri buruz.
DOKTOREGO TESIA Amaia Lersundi ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere nazioarteko doktorego tesian 2023·01·20
Doktore berriak Eskoriatzako campusean aurkeztu du "Arloetako alfabetatzearen azterketa batxilergoko diziplinarteko proiektu batean. Kasu azterketa. Analysis of Subject-Specific Literacies in a Multidisciplanry Project in Upper-Secondary Education. Case Study" nazioarteko tesia.
Nazioarteko jardunaldia Goi-mailako hezkuntzan ekonomia soziala eta kooperatibismoa sustatzeko, nazioarteko jardunaldia Bilbon 2023·01·12
Otsailaren 9an egingo den nazioarteko jardunaldiak amaiera emango dio Mondragon Unibertsitateak lideratu duen ‘MyDigiCoop’ europar proiektuari.
3Kimu Proiektua Batxilergo zientifiko eta teknologikoko 110 ikaslek Mondragon Unibertsitatearen 3KIMU erronkan hartu dute parte, STEAM bokazioak suspertzeko helburuz 2022·12·21
Aurten proposatutako erronka honi erantzun behar izan diote ikasleek, generoari, gaitasun zientifikoen garapenari eta eleaniztasunari lotutako ikuspegi batetik: “Nola babestu talketatik pertsonak eta gauzak?”
STEAM 3Kimu: batxilergo ikasleen artean, STEAM arloko bokazio eta asmo profesionalak piztea helburu duen erronka 2022·12·12
Arizmendi ikastolak, Lea Artibai ikastetxeak, Politeknika Txorierrik eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak sustatutako erronkak arreta berezia jarriko du genero ikuspegian. Abenduaren 20an, topaketa egingo dute Arrasaten.
Ikastetxeko Proiektu Digitala Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko aholkularitza eskainiko du Mondragon Unibertsitateak 2022·12·12
Ikastetxeko Proiektu Digitala diseinatzeko proba pilotoa egin dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Arizmendi ikastolak.
Lit masterra Madrilen egin dugu Lit masterreko hirugarren belaunaldiaren graduazio ekitaldia 2022·11·29
Ekiltaldia egin zen azaroaren 18an, Madrilen, TeamLabs-eko laborategian, eta bertan egon ziren ikasleak eta masterreko irakasleak eta erraztaileak.
Jardunaldia Mondragon Unibertsitateak jardunaldi bat antolatu du, udalerri euskaldunetan euskararen erabilera eta immigrazioa nola bateratu jorratzeko 2022·11·28
Jardunaldian, Zaldibiako kasua aztertuko da; izan ere, aurreko ikasturtean ekintza zehatzak abiarazi ziren erronka horri erantzuteko. Ekimena Euskadiko beste bost herritara zabaldu da UEMArekin (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin) lankidetzan.
ADITU TITULU BERRIA ‘STEM eta digitalizazioa hezkuntzako testuinguru berrietan’ unibertsitate aditu titulun berria, urtarriletik aurrera 2022·11·09
Ikastaroa zuzenduta dago hezkuntzako irakasleei, zuzendari pedagogikoei eta Berritzeguneetako mentore digitalei.
Duala Bost enpresa gehiago batu dira Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko Dual eredura 2022·10·27
Oraingo ikasturtean, ibilbide dualean ari diren ikasleak hartuko dituzte Ikerlan, Ideko, Goiena, Arizmendi eta Arteman erakundeek.
JARDUNALDIA Abenduaren 2an, euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetako hezkuntza-komunitateetan nola uztartu aztergai 2022·10·19
Jardunaldian landuko dute Zaldibiako hezkuntza komunitateak pasa den ikasturtetik martxan jarritako esperientzia.
Doktoregoa Hezkuntzan 2022-2023an Doktoregoa egiteko, kontratazio deialdia egin du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2022·07·11
Indartu nahi diren eremuak dira Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza edo Bigarren Hezkuntzako praktikan oinarritutako eta berrikuntzarekin zerikusia duten ikerketak.
CLO Erakundeak aldatzeko ikaskuntza estrategikoari buruzko prestakuntza-saioa 2022·06·27
Ekitaldia izango da uztailaren 14an, 18:00etatik 19:00etara, eta online emango da. Ireki ta dago izen-ematea.
Doktorego tesia Olalla Juaristi ikertzaileak bikain cum laude lortu du bere doktorego tesian 2022·06·22
Doktore berriak Eskoriatzan aurkeztu du "Bi urteko haurren enkulturazio prozesuarekiko Haur Hezkuntzako maisu-maistren irudikapen sozialak: metodo mistoen bidezko ikerketa" tesia.
Ikastaroa EKKO egitasmoa: aurrenerabeengan gizarte trebetasunak lantzeko programa 2022·06·22
Programan parte hartzen dute Arrasateko Udaleko Gizarte Zebitzuen Sailak, San Juan de Dios ospitaleak, Arrasateko Herri Eskolak, Arizmendi Ikastolak eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.
Jardunaldia Enpresetako soberako materiala ikaskuntzarako hezkuntza-tresna gisa erabiltzeko aukera aztertu du, ekainaren 20an, Mondragon Unibertsitateak 2022·06·17
Zortzi eskolatako 29 hezitzailek eta haien ikasleek parte-hartze aktiboa izan dute ekimenean. Emaitzak datorren ekainaren 20an aurkeztuko dituzte, Eskoriatzako campusean egingo den ‘Biziberritu’ jardunaldian.
Webinarra eta jardunaldia Ekainaren 27 eta 28an, formazio saio irekia eta webinarra Lanbide Heziketako enpresetako tutoreentzako 2022·06·16
LanHezi ikerketa proiektuaren baitan, Lanbide Heziketako ikasleen enpresetako instruktore/tutore eta arduradunentzako formazio saio irekia eta webinarra antolatuko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.
STEAM Euskadi Sariak STEMotiv proiektuak bigarren saria irabazi du STEAM Euskadi Sarietan 2022·06·09
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza saialak antolatzen du lehiaketa hezkuntza zientifiko-teknologikoko jardunbiderik onenak saritzeko helburuarekin.
Prestakuntza Eragiten proiektua: lau urteko prestakuntza-prozesua Ikastolen Elkarteko hainbat ikastolarekin batera 2022·06·07
Bukatu da lau urte iraun duen prozesua, Eskoriatzako campusean maiatzaren 26an egindako mintegian.
Jardunaldia Biziberritu proiektua: heziketa-tresna bihurtu, enpresen materialen soberakinak 2022·06·02
Gaian sakontzeko eta esperientziak partekatzeko, Biziberritu jardunaldi irekia antolatu dugu, ekainaren 20an, Eskoriatzako campusean.
WEBINARRA Ekainaren 28an, webinarra hausnartzeko ikasleen irteera profilek duten garrantziaz, hezkuntzaren eraldaketan 2022·05·31
Bi hizlari egongo dira esperientziak partekatzen: Xavier Aragai, Reimagine Education erakundeko zuzendaria eta Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
GASTRO HEZKUNTZA Ekainaren 8an, irakaslearen rol berriari buruzko webinarra 2022·05·24
Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterrak antolatu du ekitaldia. Webinarra 16:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du.
Lit masterra Ekainaren 2an, ‘Workshop Lit Experience’ ekitaldia Bilbon 2022·05·23
Agurtzane Martinez Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterreko koordinatzaileak gidatuko du Bilbao Berrikuntza Faktorian, BBFn, egingo den saioa. Saioak bi ordu iraungo du.