Euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan nola egin lantzeko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan nola egin lantzeko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Profesionalentzako prestakuntza

Euskal kulturaren transmisioa hezkuntzan nola egin lantzeko mikrokredentzialak eskainiko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

2025-2026 ikasturtean eskainiko dira ‘Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan’ eta ‘Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan’ mikrokredentzialak. Modalitate erdi-presentzialean egingo dira bi ikastaroak. Bi mikrokredentzialak eginda, ‘Euskal kulturaren eragiletza hezkuntzan aditu diploma’ eskuratuko du ikasleak.

2025·09·24

$titulo.getData()


Hezkuntzaren gaur egungo errealitatean zein epe ertain eta luzerako erronketan ezinbesteko hausnarketa eskatzen duen euskal kulturaren transmisioa lantzeko bi mikrokredentzial eskainiko ditu 2025-2026 ikasturtean Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak: batetik, ‘Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala', eta bestetik, 'Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala'’. 

 

Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala

Ikastaro honekin hainbat kultur adierazpidetan alfabetatzeko urratsak egingo dituzu, bai irakasle edo hezitzaile gisa kultur adierazpideak interpretatzeko, eta bai ikasleak kulturan alfabetatzeko kontuan hartu behar diren alderdiak identifikatzeko. Euskal kultura hezkuntzan jorratzeko, kulturaren inguruko paradigmak, teoriak eta ikuspegiak berrikusi eta birkokatu behar dira, euskal kulturaren eta kultura gutxituaren testuinguruak eta logikak aintzat hartuta. Kulturan alfabetatzearekin batera, euskal kulturaren biziberritzean eragiteko paradigmen inguruan ere gogoeta egingo da formazio honetan.

 

Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala

Ikastaro honen helburua da hezkuntza eragileei euskal kulturaren adarrak transmititzeko, sozializatzeko, jorratzeko eta partekatzeko estrategiak eta gakoak eskaintzea. Horrekin guztiarekin, gelako edo ikastetxeko kultur proiektuak diseinatzeko irizpideak landuko dituzu.

 

Modalitate hibridoa

Modalitate hibridoan eskainiko dira bi mikrokredentzialak: aurrez aurreko bost saio eta lau saio sinkrono izango dira, online ikasketekin uztartuta. Bi ikastaro hauek metagarriak dira. Horrek esan nahi du bigarrena egiteko (Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan) derrigorrez lehenengoa egin behar dela (Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan). Posible da bigarren mikrokredentziala egitea aurrez Euskal Kulturaren Eragiletza masterra eginda baduzu. Bi mikrokredentzialak eginez gero, aditu diploma bat ere lortuko duzu: Euskal kulturaren eragiletza hezkuntzan aditu diploma.

 

Finantziazio aukerak

Ikastaro honetan, Fundaeren bitartez, ehuneko 100eko hobaria jaso daiteke. Horrez gain, Open Academy programaren barruan, Santander-ek lau beka eskainiko ditu Mondragon Unibertsitatean mikrokredentzialak egiteko. Beka eskatzeko interesa dutenek honako helbidera jo beharko dute 2025eko urriaren 28a baino lehen.

 

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

+34 600 027 020

idazkaritza.huhezi@mondragon.edu

Unibertsitatea baino gehiago gara