Hezkuntza eredua

Mendeberri Hezkuntza Eredua

 

Gure gizartean ematen ari diren etengabeko aldaketa eta enpresa eta erakundeen behar berriei erantzuteko Mondragon Unibertsitateak Mendeberri hezkuntza proiektua abian jarri zuen, gure hezkuntza proiektuaren eraldaketa eta etengabeko hobekuntzara bideratuz.

Mendeberriren helburua pertsonen prestakuntza pertsonala, soziala eta profesionala dira, etorkizuneko erronka profesionalei aurre egiteko eta pertsona eta herritar gisa garatzeko gai izan daitezen.

Ondorioz, eredua sustengatuko duten 6 ardatz identifikatu dira, Mondragon Unibertsitateko tituludunek lortu beharreko helburu gisa:

  • Munduko herritarra izatea: badaki zein diren bere sustraiak, baina, aldi berean, munduko herritar sentitzen da. Munduko arazoez kezkatzen da, eta gizarte-erantzukizuneko eta elkarrekiko ikaskuntzarekin lotutako lankidetzazko jarrera du.
  • Identitatea eta helburu pertsonalak izatea: ezagutzen du bere burua eta badaki zer aukera dituen hobetzeko. Erronkak jartzen dizkio bere buruari, eta erronka horiek lortzen ahalegintzen da, bere identitatea libreagoa eta independenteagoa izateko.
  • Ikastun malgua izatea: aldaketara eta berrikuntzara irekita dago. Sortzailea da, eta ilusioa eta jarrera erresilientea erakusten ditu, sor daitezkeen testuinguru ziurgabeei aurre egiteko.
  • Ikastun aktiboa izatea: bere prozesuko protagonista da. Badaki zein diren bere ikaskuntza-estrategiak, eta jarrera proaktiboa du bizitzan zeharreko ikaskuntzarekiko.
  • Komunikatzailea eta komunikazioaren bideratzailea izatea: hizkuntzak, teknologiak eta komunikabideak ezagutzen ditu. Horri esker, hainbat kulturatako pertsonekin komunika daiteke, erronka konplexu eta askotarikoak ulertzeko, eta haiei aurre egiteko.
  • Pertsona kooperatiboa izatea: komunitate baten kide sentitzen da eta bere printzipioak eta balioak bereganatzen ditu. Norberaren ongizatearen aurretik komunitatearen ongizatea lehenesten du eta gizartearen eraldaketaren alde lan egiten du pertsonen justiziaren eta duintasunaren mesedetan. 

Helburuak

Mendeberriren helburua da pertsonak trebatzea heuren prestakuntzaren jabe egin, taldean lan egin, proiektuak gidatu, erabakiak hartu, negoziatu eta komunikatzeko gai izan daitezen.

Pertsona hoiek trebatzeko, ezinbestekoa izango da hezkuntza-eredu klasikoa ikaslearen autonomia sustatzen duen beste bategatik ordezkatzea; eredu klasikoa ezagutza transmisio hutsean oinarritzen delako eta irakaslea delako protagonismo guztia monopolizatzen duena. Jauzi kualitatibo bat egiteko, ikuspuntu integralago batetik begiratzen diogu ikasleari: persona eta bizitzarako eta bizitza osoan zeharrerako konpetentziak ditugu helburu.

Mondragon Unibertsitateko hezkuntza proiektu berria (Mendeberri 2025) oinarritzen diren sei ardatzak kontuan hartuta, marko pedagogikoa garatzen da. Horren helburua da, ardatz hauekin erlazioa duten konpetentzien garapenean lagunduko duten oinarri pedagogikoen erreferentziak eskaintzea.

Mendeberri 2025: Marko Pedagogikoa jeitsi 


BIZITZAN ZEHARREKO IKASKUNTZAN OINARRITUTAKO ELEMENTUAK UNIBERTSITATE-CURRICULUMEAN 

Unibertsitate-ikaskuntzaren kultura berri horrek ikuspegia aldatzen du, testuinguru itxi eta aurrez ikus daitezkeenetan garatutako irakaskuntzaren pedagogiatik testuinguru irekietako (ezin baita jakin zer emaitza izango duten ikaskuntza horiek etorkizunean) pedagogia batera igarotzen da. Hezkuntza-eredu hori ezinbestekoa da gaur egungo gazteak gai izan daitezen bizitzan zehar ikasten jarraitzeko. Eredu honetako unibertsitate-curriculumeko oinarrizko elementuak ondorengoak dira: