Munduko herritarra

MUNDUKO HERRITARRA

MUNDUKO HERRITARRA

pdf

MENDEBERRI 2025:

Hezkuntza ereduen ardatzen definizioa

 

Bere munduan dauden arazoak arduraz hartzen dituena, eta inguru sozialak eta injustizia sortzen duen gaitzaren kontra lan egingo duena. Kooperazioa eta irabazi-irabazi kontzeptuak dira bere erreminta sendoenak eta ondo daki bakarrik ez dela urrun joango, besteen laguntza eta kooperazioarekin gauza hobeagoak lortuz.

Ezaugarriak

Munduko bizilagunak hezteko munduko ikuspegi globala duten pertsonak sortu behar dira. Munduaren, ingurumenaren eta bertan bizi diren izaki guztiekiko arduratzen diren bizilagunak. Hori dela eta, gaitasun sozialak garatu behar dira, beste pertsonekin interakzio eraginkorrak izateko. Nahiz eta testuinguru digitalizatu baten egon, garrantzizkoa da kontuan izatea pertsonekin lanean jarraituko dugula, hortaz, pertsona guztiz ez- berdinekin lan egitera bultzatuko dituzten ekintzak jarriko dira martxan. Era berean, kultura ezberdineko pertsonekin lan eginez, balore ezberdinak garatzeko, baita eleaniztasuna lantzeko helburuarekin. Gure kulturaz gain, gainontzeko herrialdeetako kulturen
berri izan eta hauen historia ezagutu, jakin-mina izatea beharrezkoa da, gainontzekoen kulturak ulertzeko eta errespetatzeko.

Mondragon Unibertsitateak, ardura soziala duten pertsonak heziko ditu, besteengan interesa izateko eta irabazi-irabazi kooperazioak bultzatzeko, beti ere ingurumena zainduz.

Izango diren erronka konplexuei eta anitzei aurre egiteko gizarteak sortzaileak diren pertsonak behar ditu, hori dela eta, berrikuntzarako pentsamendua ere landuko da.

 

LEHEN

Munduko arazo eta honen erronka errealetatik kanpo dauden proiektuen garapena.

  • Pertsona ezagunekin erlazioak
  • Kultura berdineko ikasleak
  • Diziplina bakarreko proiektuak
  • Proiektuak testuinguru ezagunean
  • Ingurumenarekin ardura txikia

ORAIN

Munduaren, ingurumenaren eta bertan bizi diren izaki guztiez arduratzen diren bizilagunak.

  • Fakultate ezberdinetako taldeak
  • Munduko ikasleekin harremana
  • Diziplinanitzeko proiektuak
  • Inguruko arazoak konponduz
  • Munduarekiko ardura