Zergaitik aukeratu Mondragon Unibertsitatea

Ezaugarriak

Mondragon Unibertsitatea, Unibertsitate praktikoa eta enpresa-errealitatean murgildutakoa da. Prestakuntza- eta ikaskuntza-esperientzia eskaintzen duen unibertsitatea, enpresen, erakundeen eta gizartearen prestakuntza- eta ikerkuntza-beharrak barneratuta.

Mondragon Unibertsitateak jomugan dituen pertsonentzat garrantzitsuak dira elkartasuna, lankidetza, justizia soziala, berdintasuna, partekatzea eta halako kontzeptuak. Pertsona horiek bestelako esperientziak bilatzen dituzte, eraldatzeko grina dute, jakin-minak jota daude, ekintzaileak eta berritzaileak dira, beren etorkizunaren sortzaile eta protagonista izan nahi dute, beren ibilbidea marraztu, helburuak finkatu eta erronkei aurre egin.

Unibertsitateak hezkuntza-proposamen berritzaile, fidagarri eta kalitatekoa du, teknologikoki aurreratutako instalazioz hornituta dago eta etorkizuneko aldaketei aurrea hartzeko gaitasuna du. Unibertsitateak prestakuntza, ikerkuntza eta transferentzia uztartzen ditu, jarduera horiek guztiak enpresen eta erakundeen lehiarako posizioa hobetzera bideratzeko asmoz.

Balio eta ideia kooperatiboei lotuta dago, mundura esportatzen duen hezkuntza-eredu berritzaile eta bereizgarria du oinarri eta sarean lan egiten du.

Unibertsitatea konprometituta dago pertsonen etorkizunarekin, irismen handiko begirada du, dinamikoa, sortzailea eta munduari irekia, tokikoari lotuta dago eta nazioarteko ikuspegia du. Badaki joerak identifikatzen eta etorkizuneko erronkei aurrea hartzen, eredu arin eta aurreratu baten bidez.

Learning From Reality