Ikerketa eta Transferentzia eredua

Ikerkuntzako eta Transferentziako Modeloa

MU-GEPeko ikerketa jardueren ikuspegia, ingeniaritza fakultate bat izanda, argi eta garbi enpresa mundura bideratuta dago, ehun industrialari balioa emanez epe ertainera. Hau jardueraren izenak berak erakuste du: Ikerketa eta Transferentzia. Horrela, U-Multirank erakundeak ezagutzaren transferentziari dagokionez Europako 7. Unibertsitate gisa sailkatu gaitu eta nazio mailako lehena, gainera bikain nota eman digu honako parametro hauetan: bazkide industrialekin elkarlanean egindako lanak, iturri pribatuen bidez ikerketarako jasotako diru sarrerak edo ikerketarako kanpo finantzazioa. 

Lankidetzako I+Tko programa horien barnean abaniko zabal bat dago: bideratutako oinarrizko ikerketa proiektuetatik eta ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetaraino, zeintzuk produktu, prozesu edo zerbitzu berritzailetan amaitzen diren. 

Proceso Investigación y Transferencia

Gure elkarlaneko ikerketa eta transferentzia ereduak ezagutzaren hiru agente (unibertsitateak, zentro teknologikoak eta enpresak) gakoak lerrokatzen ditu bideratutako oinarrizko ikerketatik berrikuntzaraino. Lerrokatze horrek ikerketarako masa kritiko bat dakar, bikaintasunezko ikerketa baterako beharrezkoa dena, eta era berean, unibertsitatearen eta enpresaren arteko hurbiltze bat dakar. Horiek guztiak, ezinbestekoak dira dinamika berritzaile baterako eta enpresa eta zentro teknologikoetako etorkizuneko ikerlarien formazio eta prestaketarako.

Investigación colaborativa

Baldintza hauetan, eta enpresekin dugun epe luzeko harremanari esker, enpresaren estrategiekin lerrokatzen dugu gure oinarrizko ikerketa eta era berean, enpresek behar duten talentua prestatzea ahalbidetzen digu. Honek guztiak, enpresen beharrei erantzun integral eta diziplina anintzekoa emateko frogatutako eraginkortasuna duen eredu bat ematen digu, ezagutzaren sorkuntza eta transferentziaren arteko koordinazio egoki batekin. 

Doctoral strudent