Profesionalen prestakuntza

Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala

ECTS/orduak

9 ECTS

Egutegia

2026/10/06 - 2026/12/15

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

1.200 €

Aurkezpena

jendea-taldea.jpg

Azken hamarkadan hezkuntza arautuan murriztuz joan dira kulturan berariaz trebatzeko guneak, eta irakasle, teknikari edota gurasoen kultur begiradan eta errepertorioan eragina izan du horrek. Hutsune horri erantzuteko, ikastaro honek hainbat kultur adierazpidetan alfabetatzeko aukerak eskainiko ditu, bai irakasle edo hezitzaile gisa kultur adierazpideak gorpuzteko eta interpretatzeko gaitasunak eskuratzeko, eta bai ikasleak kulturan alfabetatzeko kontuan hartu behar ditugun geruzak identifikatu ahal izateko.

Euskal kultura hezkuntzan jorratzean, kulturaren inguruko paradigmak, teoriak eta ikuspegiak berrikusi eta birkokatuko ditugu, euskal kulturaren eta kultura gutxituaren testuinguruak eta logikak aintzat hartuta. Kultur alfabetatzean urratsak egitearekin batera, euskal kulturaren biziberritzean eragiteko paradigmen inguruan ere gogoeta egingo dugu formazio honetan.

Nabarmenduak

Kultur alfabetatzean urratsak emango dituzu eta euskal kulturaren biziberritzean eragiteko paradigmen inguruan trebatuko zara.

Euskal kulturako askotariko adierazpideak eta adarrak modu bateratu eta integralean jorratuko dituzu.

Modalitate hibridoa: aurrez aurreko 5 saio eta 4 saio sinkrono + online ikasketak.

Hezkuntza eragile orori zuzendua: irakasle, irakasle-gai, hezitzaile, guraso, aholkulari nahiz politikariei.

Kontaktua

 

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Hezkuntza-eragileei (irakasle, hezitzaile, teknikari, guraso…) euskal kultur adierazpideen oinarrizko alfabetizatzea eskaintzea Alegia, kultur testuak gorpuzteko eta irakurtzeko oinarrizko ezagutza eta metodologia zenbait eskaintzea.
  • Euskal kulturako askotariko adierazpideak eta adarrak modu bateratu eta integral batean jorratzea, betiere kultur adierazpide bakoitzaren alfabetatze berezituetan urratsak eginez.
  • Kultura gutxituaren testuinguruak eta logikak ardatz izango dituen euskal kultur hezkuntzarako marko bat eraikitzea.

Nori zuzendua

Hezkuntza eragile orori: irakasle, irakasle-gai, hezitzaile, guraso, aholkulari nahiz politikariei.

Programa

Ikastaroak 9 ECTSko lan-karga dauka, 225 ordu

1.  Kultur hezkuntza, kultur ikuspegiak eta euskal pentsamendua (2,5 ECTS). Azaroak 18-abenduak 2

Euskal kultur hezkuntzan jarduteko oinarri batzuk izango dira langai ikasgai honetan. Oinarri horietan kultura gutxituaren, kultur ikuspegien eta euskal pentsamenduaren inguruko gogoeta-hari nagusi batzuk landuko dira, betiere kultur alfabetizatzean izan beharreko kokatze batzuk zedarritzeko.

2. Euskal kulturaren genealogiak eta ibilbide historikoak: kultur hezkuntzarako akuilu (2,5 ECTS). Abenduak 3-abenduak 19

Euskal kulturaren ibilbide historiko zenbait izango dira aztergai ikasgai honetan. Kultur testuaren hainbat alderdi kokatzeko eta interpretatzeko kultur adierazpideen (eta sortzaileen, kultura-egituren, kultura- zirkuituen) genealogiak eta ibilbide kanonikoak ezagutzea garrantzitsua da, kultur adierazpidearen adarkatzeen logikak ezagutzeko, baita jarraidura-irekidura uneen berri izateko ere.

3. Kultur alfabetatzeak eta euskal kultur kritika (4 ECTS). Urtarrilak 13-otsailak 6

Kultur adierazpide batean sakontzeko kultur kode eta genero-kode berezitu batean gaitu behar dute ikasleek, alegia, kultur komunikazio jakin batean gaitu behar dute. Halaber, kultur testuen interpretazioak egiteko kultur kritikaren joerak ezagutzea eta bereiztea funtsezkoa da, kultur praktiketara hurbiltzeko jorra daitezkeen begirada kritiko askotarikoak ezagutze aldera.

Metodologia

Aurrez aurreko saioak

  • Adituen begiradak jasoko dira eta dinamika praktikoak egingo dira kultur testuak gorpuzteko eta interpretatzeko.

Online bidezko saio sinkronoak eta online bidezko lanketa

  • Batetik, kultur adierazpideen historia nahiz oraina interpretatzeko gako batzuk eskainiko dira, eta, bestetik, kultur testuak interpretatzeko eta horiez eztabaidatzeko nahiz esanahi partekatuak eraikitzeko baliatuko dira online bidezko saioak.

Egutegia

Hasiera

  • 2026ko urriaren 6an.

Amaiera

  • 2026ko abenduaren 15ean.

 

egutegia-alfabetatze-2026-27.png

 

 

Matrikula

Izen-emate orria

Izena emateko epea

  • 2025eko azaroaren 13a.

Koordinazioa

Idurre Alonso Amezua.

Finantziazio iturriak

Fundae

Ikastaro honetan, Fundaeren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

 

Santander bekak

Open Academy programaren barruan, Santander-ek lau beka eskainiko ditu Mondragon Unibertsitatean mikrokredentzialak egiteko.

Beka eskatzeko interesa dutenek honako helbidera jo beharko dute 2025eko urriaren 28a baino lehen

Mondragon Unibertsitatearen esku geratuko da beken esleipena. Bekaren zenbatekoa deskontatuko da matrikularen kopurutik.

Jasoko den titulazioa

Mikrokredentzial hau eginda

Euskal kultur alfabetatzea hezkuntzan Mondragon Unibertsitateko Mikrokredentzial zigilua jasoko da. Gainera, Europass zigilua ere eskuratuko da.

Ikasten jarraituz gero

Ibilbidea jarraitzeko aukera dago. Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala eginez gero, bigarren mikrokredentziala jasotzeko aukera, eta biak eginda, Euskal kulturaren eragiletza hezkuntzan Aditu diploma ere eskatu ahal izango da (baldintzak lantzen ari gara). Mikrokredentzial honek aukera eskaintzen du, halaber, Euskal kulturaren eragiletzan unibertsitate masterrean modulu bat aitortzeko (gehienez ere masterraren 9 ECTS aitortu ahal dira).

Irteerako profila

Mikrokredentzial honekin euskal kultur testuak interpretatzeko oinarrizko ezagutzak jasoko dira.

Praktikak eta proiektua

Kultur testuen interpretazioan oinarrituko da ikastaroaren azken lana.

Kolaboratzaileak/ babesleak

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila eta Ikaselkar.

hezkuntza-ikuslekar-elkarrekin.jpg

Prezioa

  • Ikastaroaren prezioa, 1.200 €. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren diru-laguntzarekin (Berezko prezioa, 2.000 €).

Informazio gehiago

 

Harremanetarako pertsona



Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Euskal kultur eragiletzarako estrategiak hezkuntzan unibertsitateko mikrokredentziala
1.200 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 9 ECTS