Aurkezpena

Adimen artifiziala hezkuntzan integratzeko, oinarrizko alfabetatzetik hasi eta ikuspegi etikoa lantzerainoko bidaia egitea proposatzen dugu, konpetentzia digitaletik eta ikuspegi teknopedagogiko kritikotik igarota. Lanketa horrek oinarriak eta irizpideak lantzeko aukera eskaintzen du, tresnak, estrategiak eta egiteko moduak ebaluatu eta integrazio pertinentea lortzeko.
Irakasleen eguneratze ikastaro hau homologatuta dago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Sailburuordearen Aginduaren bidez.
Nabarmenduak
Landuko dituzu Adimen artifiziala hezkuntzan integratzeko konpetentziak.
Ikasiko duzu proposamen didaktikoak egiten, Adimen artifiziala kontuan hartuta.
Modalitate hibridoa: aurrez aurreko hiru saio + online ikasketak.
Hezkuntza eta teknologian adituak diren irakasleen eskutik.
Helburuak
- Adimen artifizialaren oinarrizko funtzionamendua ulertzea.
- Adimen artifiziala ikas-prozesuan integratzearen inguruan aukerak eta mehatxuak identifikatzea.
- Adimen artifiziala hezkuntzan integratzeko irizpide teknopedagogiko kritikoak zehaztea.
- Adimen artifiziala hezkuntzan integratzeak dakartzan dilema etikoen inguruan hausnartzea.
- Adimen artifiziala aintzat hartzen duen proposamen didaktiko baten diseinua egitea.
Nori zuzendua
Hezkuntza formal zein ez formalean ari diren profesionalei eta gaian interesa izan dezaketen guztiei.
Egutegia
Hasiera
- 2026ko martxoaren 14an.
Amaiera
- 2026ko maiatzaren 15ean.
Saio presentzialak Bilbao AS Fabrik-en
- 1. saioa: martxoak 14. (12:30-14:30).
- 2. saioa: apirilak 17. (18:00-21:00).
- 3. saioa: maiatzak 15. (18:00-21:00).
Irakasleak
Hezkuntza eta teknologiaren bueltan profil desberdinak dituzten hiru irakaslek osatzen dute irakasle-taldea:
- Ainara Bilbao Eraña: adimen artifizialaren alfabetatzea lantzeko.
- Amaia Arroyo Sagasta: konpetentzia digitala eta ikuspegi teknopedagogikoa lantzeko.
- Egoitz de la Iglesia Ganboa: ikuspegi etikoa lantzeko.
Matrikula
Izen-emate orria
- Bidali izena emateko eskaera orri hau helbide honetara: ielustondo@mondragon.edu
Matrikulazio epea
- 2026ko martxoaren 6a arte.
Koordinazioa
Amaia Arroyo Sagasta
Finantziazio iturriak
Programa honek FUNDAEren bidez hobaria jaso dezake.
Jasoko den titulazioa
Irakasleen eguneratze ikastaro hau homologatuta dago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Hezkuntza Sailburuordearen Aginduaren bidez.
Prezioa
450€