Informazio saioak
Ezagutu ikastaro hau hobeto
Online 2025/04/02 18:00-19:00
Online 2025/02/05 18:00-19:00
Online 2025/05/21 18:00-19:00
Aurkezpena
Irakasle ikasketetan graduatuak direnentzat, bigarren espezialitate bat online ikasteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio eta praktika presentzialekin.
Nabarmenduak
Urte eta erdiko epean lortuko duzu gradu berri bat Hezkuntzan
Hezkuntza eredu berritzailea: online + saio presentialak
Haur Hezkuntzan 4 aipamen eta Lehen Hezkuntzan 5 aipamen aukeran
Tutoreak bidaide prozesu osoan
KONTAKTUA
Helburuak
Eskaintzea Irakasle ikasketetan Graduatuak direnentzat, Hezkuntzako bigarren espezialitate bat egiteko aukera online modalitatean.
Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitate horretan, derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak eta praktikak.
Psikomotrizitatea eta Entzumena eta Mintzaira aipamenen kasuan, aurrez aurreko saioak derrigorrezkoak dira.
Nori zuzendua
Lehen Hezkuntza edo Haur Hezkuntza ikasketak dituzten pertsonei.
Programa
Bigarren gradua
Irailetik ekainera.
Metodologia
- Eredu berritzailea.
- Pertsona ardatz.
- Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
- Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.
Matrikula
Inskripzio epea:
- Ohiko epea: 2023/12/01etik 2024/07/07ra
- Ezohiko epea: 2024/07/08tik 2024/09/02ra
Dokumentazioa ekartzeko azkenengo eguna:
- Ohiko epea: 2024/07/07
- Ezohiko epea: 2024/09/02
Onartuen jakinarazpena:
- Ohiko epea: 2024/07/08 arratsaldez
- Ezohiko epea: 2024/09/04
Matrikula egiteko epea:
- Matrikula berriak:
- Ohiko epea: 2024/07/09 eta 2024/07/10
- Ezohiko epea: 2024/09/05
- Matrikula beteranoak: 2024/07/17
Onarpen baldintzak eta prozesua
Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:
Euskara-maila: C1
- C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?
Euskara
- EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2).
- Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean diplomatura eginda edukitzea.
- Diplomatura Mondragon Unibertsitatean egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera.
Dekretuaren erreferentzia.
Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).
Dekretuaren erreferentzia.
Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:
- Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. multzoetako kurtsoetan ingelesez materia bat dago.
- Haur Hezkuntzako 1. multzoko kurtsoan ingelesez 2 materia daude, eta 3. multzoko kurtsoan, bat.
- Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.
Ibilbideak
Haur Hezkuntza graduan
- Haur Hezkuntza.
- Atzerriko Hizkuntza.
- Psikomotrizitatea.
- Entzumena eta Mintzaira.
Lehen Hezkuntza graduan
- Lehen Hezkuntza.
- Atzerriko Hizkuntza.
- Hezkuntza Berezia.
- Heziketa Fisikoa.
- Entzumena eta Mintzaira.
Prezioa
- Sarrera kuota: 900 €
- Kreditu bakoitzaren prezioa: 96 €
Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.
Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa kuotatan ordainduko da.
Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.
Informazio gehiago
- Telefonoz: 943 71 31 39
- Emailez: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.