Aurkezpena
Koirakaskuntzak egun hezkuntza-berrikuntza prozesuetan duen esanguratasuna ikusita, mikrokredentzial honek eskainiko dizu koirakaskuntzaren oinarriak, onurak eta erronkak identifikatzeko eta horiei erantzuteko aukera.
NABARMENDUAK
Ikasi diseinatzen, gauzatzen eta ebaluatzen koirakaskuntza proiektuak.
Online modalitatean. Ikasi nahi duzunean!
Zure lan erritmora egokitutako edukiak.
FUNDAErekin bonifika daiteke.
KONTAKTUA
Helburuak
- Koirakaskuntzaren oinarri pedagogikoak eta elkarrekin dauden dimentsioak ulertu, eta hezkuntza-jardunaren eraldaketan duen balioa ezagutzea.
- Koirakaskuntzak ekar ditzakeen onurak, beharrezko baldintzak zein erronkak identifikatu eta modu kritikoan ebaluatzea.
Nori zuzendua
Hezkuntzan interesa duen pertsona orori, izan ikasle, irakasle, hezitzaile, profesional…
Programa
Mikrokredentzial honek 2 ECTS irauten du, hau da, 50 lanordu, gai hauen artean banatuta:
0. Sarrera
Informazio orokorra eta komunikazioa.
1. Aireratzea
Mikrokredentziala: atalez-atal azalpen laburra.
2. Bidaia I: Koirakaskuntza estrategia pedagogiko gisa
Lanketarako baliabideak: hezkuntza berrikuntza, jatorria, bilakaera, motak, egituratzeko moduak, esperientzia errealak.
- Zeregina + galdetegia.
- Sakontzeko baliabideak.
2.Bidaia II: Koirakaskuntzako dimentsioen lerrokatzea
Lanketarako baliabideak: ikasgelako inplementazioaren dimentsioa eta dimentsio estrategikoa.
- Zeregina.
- Sakontzeko baliabideak.
2. Bidaia III: Onurak, baldintzak eta erronkak
Lanketarako baliabideak: ondorioak eta onurak, baldintzak eta erronkak, Euskal Herriko hainbat esperientzia.
- Zeregina: kasu azterketa eta galdetegia.
- Sakontzeko baliabideak.
2. Bidaia IV: Koirakaskuntza eta ebaluazioa
Lanketarako baliabideak: ebaluazioa eta koirakaskuntza, sistematizazioa, lidergotza pedagogikoa eta Euskal Herriko esperientziak.
- Zeregina.
- Sakontzeko baliabideak.
3. Gerturatzea: Sintesia
4. Lurreratzea: Amaierako galdetegiak
Metodologia
Mikrokredentzial hau diseinatuta dago era autonomoan egiteko.
Lauza bakoitzean lanketarako input-ak eskainido dizkizugu: irakurgaiak, literaturan oinarritutako teoria, Euskal Herriko ikastetxeetako testigantzak...
Proposatutako zereginak egin beharko dituzu, hala nola kasu analisiak, ariketatxoak edota galdetegiak; gainera, gaian gehiago sakontzeko baliabideak ere eskura izango dituzu.
Egutegia
Ez dago hasierarako data finkorik, nahi duzunean has zaitezke!
Ikastaro osoa egiteko bi hilabetetako epea izango duzu. Beharrezkoa balitz, luzapen-eskaera ere egin ahal izango duzu, epea hiru hilabetera luzatuz.
Irakasleak
Ibane Kapelastegi Osoro irakasle eta ikertzailea egongo da zalantzak argitzeko.
Finantziazio iturriak
- Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.
- Mondragon Unibertsitateko Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute matrikulazioan.
Prezioa
400 euro