Profesionalen prestakuntza

Irakasleentzako gradura egokitzapen ikastaroa

Egutegia

2022/09/12 - 2023/06/16

Tokia

Eskoriatza

Hizkuntza

Euskara

Modalitatea

Online

Aurkezpena

Irakasle ikasketetan diplomatuak direnentzat, Gradurako Egokitze Kurtsoa online egiteko aukera, derrigorrezko tutoretza-saio presentzialekin.

Nabarmenduak

Bertitulatzeko, gradua aldatzeko edo aipamena aldatzeko aukera

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen modalitatea

Tutoretza saio presentzialekin

Pertsona ardatz duen konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

Ikasketa hauen helburua da irakasle ikasketetan diplomatuak direnei, Gradu titulua online lortzeko aukera ematea.

Ikasketak eta lana uztartzea ahalbideratzen duen online modalitate horretan,  derrigorrezkoa da era presentzialean egitea tutoretza-saioak.

Nori zuzendua

Irakasle ikasketetan diplomatuak, hau da, irakasleak izan behar dira. Hauetariko titulu baten jabe izan behar da:

  • Irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere. (RD 1440/1991).
  • Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle titulua, espezialitatea edozein dela ere.

Metodologia

  • Eredu berritzailea.
  • Pertsona ardatz.
  • Konpetentzietan oinarritutako ikaskuntza.
  • Metodologia aktiboetan oinarritutako ikaskuntza.

Egutegia

Saio presentzialak materiako irakasleekin, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (Eskoriatzako campusean) izango dira bi astetik behin, astearte edo ostegunetan, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara.

Entzumena eta Mintzaira aipamenaren kasuan, saio presentzialak Eskoriatzako campusean izango dira, ostiral arratsaldez  (17:00etatik 21:00etara) eta larunbat goizez (09:00retatik 14:00etara).

Matrikula

Inskripziorako epea 2021eko azaroaren 29tik 2022ko uztailaren 8ra izango da. Ez-ohiko epea 2022ko uztailaren 9tik irailaren 2ra.

Izen ematea

Hau da hautatze prozesuan sartzeko nahitaez atxiki beharreko dokumentazioa:

  • Diplomaturako titulua eta ikasketen espediente akademikoa.
  • Hizkuntzen-maila egiaztatzen duten agiriak (euskara C1 eta ingelesa B1).
  • Irakaskuntzako lan-eskarmentua egiaztatzen duten agiriak.

Dokumentazioa ekartzeko azken eguna: 2022ko uztailaren 8a (ez ohiko epea: irailak 2). Dokumentazioa inskripzioa egin den aplikazioan atxiki behar da.

Onartuen jakinarazpena: 2022ko uztailaren 11n (ez ohiko epea: irailak 5) .

Matrikula egiteko epea:  uztailak 12 (ez ohiko epea: irailak 8).


 

Informazio saioak

Informazio saio birtualak:

Erakundea

  • Bertitulazioa. Jatorrizko diplomaturaren espezialitatean gradua lortzea:
    • Iraupena: ikasturte bat
  • Aipamen aldaketa. Jatorrizko diplomaturatik espezialitatetik Graduko beste aipamen batera.
    • Iraupena: ikasturte bat
  • Gradu aldaketa. Jatorrizko diplomaturatik beste etapako gradura.
    • Iraupena: Bi ikasturte

Onarpen baldintzak eta prozesua

Inskripzioa egiterakoan egiaztatu behar diren hizkuntza-mailak hurrengoak dira:

Euskara-maila: C1

C1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (47/2012 DEKRETUA, apirilaren 3koa).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Ingeles- maila: B1

B1 maila egiaztatzen ez dutenei hizkuntza-proba bat egingo zaie (Orden ECI/3857/2007; Orden ECI/3854/2007).
Probaren tasa 50 €-koa izango da.

Nola egiaztatzen da hizkuntza-maila?

Euskara

  • EGA agiria edo dagokion Hizkuntza eskakizuna (Administraziorako PL3; Hezkuntzarako PL2)
  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean diplomatura eginda edukitzea
  • Diplomatura Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean egin ez bada, baina bai euskaraz, 47/2012 DEKRETUAk dioenaren arabera

Dekretuaren erreferentzia.

Ingelesa

  • Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean diplomatura eginda edukitzea
  • PET, FIRST edo goragoko egiaztagiria


Aginduen erreferentzia.

Lehen Hezkuntzako Atzerriko Hizkuntzaren ibilbiderako hasierako hizkuntza-eskakizuna beste ibilbideen berdina bada ere, ikasketen bukaeran, berriz, B2 mailaren akreditazioa beharko da lanean aritzeko (RD 1594/2011).

Dekretuaren erreferentzia.

Materiak edo ikasgaiak euskaraz egingo dira. Salbuespenak:

  • Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. multzoetako kurtsoetan ingelesez materia bat dago.
  • Haur Hezkuntzako 1. multzoko kurtsoan ingelesez 2 materia daude, eta 3. multzoko kurtsoan, bat.
  • Atzerriko Hizkuntzako ibilbideko materia espezifiko guztiak ingelesez egingo dira.

Ibilbideak

  • Haur Hezkuntza gradua
    • Haur Hezkuntza
    • Atzerriko Hizkuntza
  • Lehen Hezkuntza gradua

Kredituen aitortza

Kredituen aitortza kasuz kasu aztertuko da.

Ezinbestekoa izango da ikastetxeko zuzendariaren egiaztagiria, edo, eskaini den Hezkuntza Erakundeko organo eskudunak egiaztatutako zerbitzu-agiria aurkeztea. Egiaztagiri horietan, ezinbestean azaldu beharko dira: eskainitako zerbitzuaren hasierako eta bukaerako eguna, etapa edo maila eta ibilbidea.

Prezioa

  • Sarrera kuota: 900 €
  • Kreditu bakoitzaren prezioa:  90 €

Prezio hauek behin-behinekoak dira, Errektore Kontseiluaren onarpenaren faltan.

Ordainketa: Matrikula egiterakoan sarrera kuota ordainduko da. Ikasturte horren kredituen kopuruari dagokion zenbatekoa 9 kuotatan ordainduko da.

Alumni elkarteko kideek %5eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Argitu itzazu dituzun zalantza guztiak! 
Jar zaitez gurekin harremanetan zure kasu konkretuaz hitz egiteko eta aurkezten diren aukerak aztertzeko:

Telefonoz: 943 71 31 39
Emailez: idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
Meet bidez. Har ezazu hitzordua esteka honetan: https://calendly.com/saltuna/erdi-presentzialak

* Gure ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko 08:30etatik 13:00etara eta arratsaldeko 14:30etatik 17:30etara da.

 


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa Ikastaroa
300 € Euskara - Gaztelania - Katalana - Online
25 ORDU
Bigarren aipamena hezkuntzan: Psikomotrizitatea
3.600 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 750 ORDU
Bigarren aipamena hezkuntzan: Entzumena eta Mintzaira
3.600 € Euskara - Erdi-presentziala
Eskoriatza / 750 ORDU