Doktoregoa egiteko deialdia ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Doktoregoa egiteko deialdia ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Doktoregoa programa

Doktoregoa egiteko deialdia ireki du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Hezkuntza ardatz duen Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan eta kooperatibismoaz ikertzeko aukera ematen duen Erakundeen Kudeaketa Aurreratua eta Ekonomia Soziala doktorego programetan zabaldu da deialdia.

2025·07·08

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak doktoregoa egiteko deialdia egin du. Hain zuzen ere,  hezkuntzarekin lotutako Berrikuntza eta Esku-hartzea Hezkuntzan eta kooperatibismoaren inguruko ikerketa ardatz duen Erakundeen Kudeaketa Aurreratua eta Ekonomia Soziala programetan doktoregoa egin eta ikerketa kolaboratiboan lan egiteko aukera izango dute hautagaiek 2025/2026 ikasturtetik aurrera.

 

Hezkuntza-berrikuntzaren arloan ondoko eremuen inguruan doktorego-tesia egiteko aukera izango dute ikertzaileek:

  • Metodologia eta estrategia aurreratuak: diziplinartekotasuna, ebaluazioa, koirakaskuntza, konpetentzien garapena, ezaugarri pertsonalen eta trebetasun bigunen sustapena, hezkuntza duala… 
  • STE(A)M eta digitalizazioa: konpetentzia digitala, digitalizazio planak, adimen artifiziala hezkuntzan, pentsamendu konputazionala, gamifikazioa, STEM proiektu diziplinartekoak, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikaren didaktikak…
  • Hizkuntzak eskolan: hizkuntza proiektua, hizkuntzen didaktika, arloetako alfabetatzea, ahozkoaren sustapena, euskararen erabilera areagotzeko estrategiak, soziolinguistika hezkuntza erakundeetan, hizkuntzen curriculum bateratua, hizkuntza aniztasunaren trataera, ikasle etorri berriak eskolatzeko hizkuntza trataera… 
  • Hezkuntza eta komunitatea: kulturartekotasuna, berdinkidetasuna eta ekitatea, kohesio sozialaren lanketa, kulturartekotasuna eta euskara, eskola eta komunitatea, herri hezitzaileak, udalen partaidetza hezkuntzan, giza eta gizarte zientzien didaktika…
  • Aniztasunari erantzuteko testuinguru osasuntsuak: inklusioa eta guztiontzako eskolaren oinarriak, aniztasunaren trataera, etapen arteko igarobideak, espazio eta testuinguru inklusiboak, ikasleen partaidetza sustatzeko estrategiak, ikaskuntza-zerbitzua, ongizate emozionala…

Erakundeen Kudeaketa Aurreratua eta Ekonomia Soziala doktorego programari dagokionez aintzat hartuko dira, LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiaren lanari jarraiki, kooperatibismoa ardatz dituzten ikerketa proposamenak.

Interesdunek irailaren 6ra arte izango dute aukera haien ikerketa proiektua aurkezteko. Edozein zalantza argitzeko eta proiektua aurkezteko ilarrea@mondragon.edu helbidera idatzi behar da.

 

Deialdi honetan aukeratutako doktoregaiak Prestakuntzan dauden Ikerlarien Figurapean (PIF) arituko dira eta haien jardunaren gehiengoa ikerketa tesira bideratuko dute. Aukeratutako ikertzaileei urtero luzatuko zaie kontratua, gehienez hirutan, baldin eta ebaluazioa aldekoa bada.

 

PIF-aren xedea da jakintza zientifikoa doktorego-aurreko kontratuaren bidez garatzea eta nazioartekotzea sustatzea.


Unibertsitatea baino gehiago gara