Ikasgeletako koirakaskuntza esperientziak ezagutzeko ikastaroa abiarazi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Atzealdea

Ikasgeletako koirakaskuntza esperientziak ezagutzeko ikastaroa abiarazi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Profesionalentzako Prestakuntza

Ikasgeletako koirakaskuntza esperientziak ezagutzeko ikastaroa abiarazi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Apirilaren 15ean hasiko da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak antolatu duen ikastaroa, eta lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasle guztiei zuzenduta dago

2024·03·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Koirakaskuntza bidezko esperientzia gelan onlineko ikastaroa martxan jartzea erabaki du, orain gutxi antolatu zuen jardunaldiaren arrakastaren ondoren. Euskaraz eskainiko da apirilaren 15etik maiatzaren 5era.

Ikastaroa lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako eta batxilergoko irakasleei zuzenduta dago, hain zuzen ere, koirakaskuntzaren oinarriak, ildo horretan ikaskuntza- eta irakaskuntza-prozesuak gauzatzeko irizpide pedagogikoak eta jardunbide egokiak ezagutu nahi dituztenei. Era berean, parte-hartzaileek aukera izango dute hainbat ikastetxetan gauzatzen ari diren esperientziak ezagutzeko, saio sinkronoen bidez.

 

Testuingurua

Hezkuntzan gertatzen ari diren berrikuntza metodologiko eta pedagogikoen artean, koirakaskuntza nabarmentzen ari da. Hauxe da koirakaskuntzaren helburu nagusia: bi irakaslek edo gehiagok elkarrekin lan egitea, irakatsi eta ikasteko prozesuak diseinatzen, arazten eta ebaluatzen. 

 

Koirakaskuntzari esker, ikasgelan elkarri eragiteko aukera dute gaitasun, arlo edo ezagutza eta esperientzia desberdinetako irakasleek. Izan ere, baterako hezkuntza funtsezkoa izan daiteke EAEko curriculum berrian jasotzen diren eremukako ikaskuntza-esperientziak sustatzeko. Ikasgelan lankidetzan jardunez, irakasleak esperientzia aberasgarriagoa bizitzeko aukera ematen die ikasleei. Askotariko ikasleei eta ikaskuntza-estiloei arreta pertsonalizatua eskaintzen laguntzen dute ikasgelako koirakaskuntzako esperientziek.