Lantaldeak Erraztea Espezializazio ikastaro laburra eskainiko dugu 2024ko urtarrilean

Atzealdea

Lantaldeak Erraztea Espezializazio ikastaro laburra eskainiko dugu 2024ko urtarrilean

Ikastaroa

Lantaldeak Erraztea Espezializazio ikastaro laburra eskainiko dugu 2024ko urtarrilean

Hilabeteko ikastaro hau zuzenduta dago enpresa erakundeetako ikaskuntza prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunei eta langile teknikoei, talde prozesuak aktibatzeaz arduratzen diren eragile kulturalak eta gizarte hezitzaileak eta edozein diziplinatako lantaldeen lidergoaren ardura duten profesionalei.

2023·11·20

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta TeamLabs hezkuntza laborategiak ikastaro labur bat eskainiko du 2024ko urtarrilaren 15etik otsailaren 22ra: Lantaldeak erraztea espezializazio ikastaroa. 

 

Ikastaroa dago bideratuta talde-ikaskuntzan eta ikaskuntzaren eta berrikuntzaren sozializazioa errazten duten praktiken eta prozesuen garapenean sakondu nahi dutenei. Ikastaroak prestatuko ditu parte-hartzaileak taldeen laguntzarekin eta talde-lanarekin lotutako erronkak bere gain hartuko dituen bideratzaile bihurtzeko gaitasunean. Bertan ikasiko dute erantzun kontzienteak ematen, testuinguruari lotutakoak, errealistak eta eraginkorrak.

 

Ikastaroak modalitate erdi-presentzialean eskainiko da. Batetik, online saioa egongo dira eta, bestetik, Madrilen egingo diren hiru workshop egongo dira. Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

 

EGUTEGIA

Ikastaroa

2024ko urtarrilaren 15etik otsailaren 22ra (biak barne).

Workshop presentzialak Madrilen

2024ko urtarrilaren 13a (2 ordu).

2024ko urtarrilaren 26a eta 27a (8 ordu/egun).

 

Ikastaroaren irakaslea izango Daniel Guijarro aditua eta Transformacyren ko-sortzailea. Gijarro da erakundearen aldaketan/ikaskuntzan 16 urte baino gehiagoko esperientzia duen bideratzailea, ekintza-ikertzailea eta aholkularia. Pertsonak eta erakundeak hazteko bideak aztertu nahi ditu, eta pentsamoldeetan, harremanetan eta identitateetan aldaketa zabalagoak egiten eta errealitate bidezkoagoak lortzen lagundu. Garapenerako programak monitorizatzen, ebaluatzen eta ikasten esperientzia handia du Danielek, eta esperientzia handia du Latinoamerikan, Afrikan eta Ekialde Hurbilean, bai eta Europan ere, ikaskuntza-, aldaketa-, ebaluazio- eta antolaketa-plangintza estrategikoko prozesuak errazten.

 

Informazioa

Julene Gorrotxategi

jgorrotxategi@mondragon.edu

600 02 27 20