Jardunaldia: Enpresen eguneroko arazoak konpontzeko pertsonen inplikazioaren arrakasta-kasuak

Atzealdea

Jardunaldia: Enpresen eguneroko arazoak konpontzeko pertsonen inplikazioaren arrakasta-kasuak

JARDUNALDIA

Jardunaldia: Enpresen eguneroko arazoak konpontzeko pertsonen inplikazioaren arrakasta-kasuak

Enpresek arazo askori egin behar diete aurre eguneroko bizitzan, baina enpresa gutxik sartzen dituzte konponbidean inplikatutako pertsonak. Pertsonengan Zentratuako Diseinuaren metodoak dagoeneko abantaila lehiakorra ekarri die proiektuan parte hartzen duten enpresei.

2022·05·30

$titulo.getData()


Langileek egunero aurkitzen dituzte arazoak beren enpresetan; eguneroko arazoak izaten dira, komunikaziokoak, barne-harremanetakoak, baliabideetakoak, lan-dinamiketakoak, pertsonenak edo merkatukoak. Pertsonak dira arazo horiek guztiak konpontzeko gakoa, baina gutxitan inplikatzen dira modu aktiboan horiek konpontzen. Langileak pertsonengan oinarritutako diseinuari buruzko gaitasunetan gaitzea da hori lortzeko gakoa, eta, horregatik, ekainaren 14eko jardunaldian, pertsonengan zentratutako diseinuaren onurak eta metodoa erakutsiko dira, arazoak konpontzeko metodo gisa. Gainera, konpetentzia hauen autoikaskuntzarako plataforma bat aurkeztuko da eta lau enpresen esperientzia partekatuko da, zeinentzat metodoaren aplikazioa abantaila izan den.

Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroak antolatutako jardunaldi hau ekainaren 14ean 9:00tatik 13.00etara izango da, eta arazoen ebazketarako, prozesuen hobekuntzarako eta berrikuntzarako Pertsonengan Zentratutako Diseinua erabili duten enpresa ezberdinek hartuko dute parte.

Jardunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Departamentuak finantzatutako HCD Facility Tool proiektuaren barruan kokatzen da. 3 urteko ibilbidea duen proiektua da, eta 66 enpresatako 107 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute dagoeneko.

Zer onurak dakartza enpresei Pertsonengan Zentratutako Diseinua aplikatzeak? Zer erreminta edo plataforma erabili daitezke hau gure egunerokotasunean integratzeko?

Ekitaldia edozein erakunde eta sailetako pertsonei zuzenduta dago, haien profila edozein dela ere. Izan ere, edozein arazo motari aurre egiteko moduko prozesua da, eta, gainera, ez du aldez aurreko ezagutza espezifikorik behar. Parte hartzen duten enpresek Pertsonengan Zentratutako Diseinua zertan datzan eta hori aplikatzeak enpresa parte-hartzaileei ekarri dizkien onurak zuzenean ezagutzeko aukera izango dute. Esperimentazioa prestakuntza-saio pertsonalizatuen eta ondorengo coaching eta/edo mentoretzaren bidez egin da. Saio horietan, enpresei plataformak eskaintzen dituen HCD tresnak aplikatzen lagundu zaie, eta, horrela, norberaren lan-inguruneko esperientzien bidez ikaskuntza lortzera bideratu da.

Izena eman

Ekainaren 14eko jardunaldiaren programa:

  • 9:00 - 9:15 Harrera
  • 9:15-9:30 Jardunaldiari sarrera, Mondragon Unibertsitatea
  • 9:30-9:50 HCD-ak enpresei dakarzkien onurak. Dani Justel, Mondragon Unibertsitatea
  • 9:50 - 10:15 HCD Facility Tool plataformak. Idoia Landa, Mondragon Unibertsitatea
  • 10:15 - 10:45 Networking kafe
  • 10:45 - 12:00 HCD Facility Tool-en modeloa erabili duten enpresa desberdinen testigantzak
  • 12:00 - 12:45 Mahai-ingurua enpresekin
  • 12:45 Luntxa

Zure enpresako edo saileko pertsonen parte-hartzea sustatu nahi baduzu, izena eman!

Proiektuari buruz gehiago jakin nahi baduzu eta gure kasu pilotuetako bat izateko aukera izan nahi baduzu, ez itxaron jardunaldi honetara joan arte eta idatz iezaguzu hcdfacilitytool@mondragon.edu helbidera.

Antolatzaileak: