Mondragon Unibertsitateak LEINN graduko eta bere Masterreko diplomak banatu dizkie 150 egresaturi Bilbon

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak LEINN graduko eta bere Masterreko diplomak banatu dizkie 150 egresaturi Bilbon

Diploma Banaketa

Mondragon Unibertsitateak LEINN graduko eta bere Masterreko diplomak banatu dizkie 150 egresaturi Bilbon

Estatuan aitzindaria den Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza gradu ofizialeko diplomak banatzeko ekitaldia egin da maiatzak 20an Bilboko Euskalduna Jauregian

2022·05·24

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak diplomak banatu dizkie maiatzak 20ko arratsaldean (18:00etan), Bilboko Euskalduna Jauregian, Estatuan aitzindaria den LEINN graduko (Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza) 2018/2019 eta 2019/2020ko ikasturteetako egresatuei. Izan ere, pandemiaren eraginez orain arte ezin izan da diploma-banaketarik egin, ezta Intraekintzailetza eta Berrikuntzako Nazioarteko Masterreko (MINN) diplomen banaketa ere.

Guztira, 150 egresatuk jaso dute diploma ekitaldian. Zehazki, horietatik 146 Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko campusetako graduatuak dira ¾Oñatiko campusekoak (44), Irunekoak (44), Bilbokoak (48), eta Nazioarteko Programakoak (10)¾; gainerako laurek Intraekintzailetza eta Berrikuntzako Nazioarteko Masterra (MINN) egin dute, beren ikasketak amaitu ostean.

Ekitaldia 18:00etan hasi zen, eta Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak eman zion hasiera; hark Juan Mari Aburto Bilboko alkateari eman zion hitza. Ekitaldian zehar, Graduko eta MINN Masterreko egresatuen talde bakoitzak aurkezpen txiki bat egin zuen taldean. Ekitaldiari Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eman zion amaiera.

Mondragon Unibertsitatea erreferente bihurtu da ekintzailetzaren arloan. Ekintzailetza-hezkuntzan, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradu Ofiziala (LEINN) da bereizgarrietako bat, bertan benetako bezeroekin lan egiten baita, benetako testuinguruetan. Gaur egun, bere ibilbideari ekin zionetik 13 urte eta gero, 3.000 ekintzailek baino gehiagok osatzen dute Mondragon Team Academyren (MTA) nazioarteko komunitatea; hark LEINNen sortutako taldeen 120 enpresa hartzen ditu barne eta laborategiak ditu hiru kontinentetako zortzi herrialde hautan: Irunen, Oñatin, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan, Valentzian, Berlinen (Alemania), Pueblan (Mexiko), Seulen (Hego Korea) eta Shanghain (Txina).

Ekitaldiko argazki guztiak ikusteko sartu hemen: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72177720299210169