Ekainaren 8an, irakaslearen rol berriari buruzko webinarra

Atzealdea

Ekainaren 8an, irakaslearen rol berriari buruzko webinarra

GASTRO HEZKUNTZA

Ekainaren 8an, irakaslearen rol berriari buruzko webinarra

Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterrak antolatu du ekitaldia. Webinarra 16:00etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du.

2022·05·24

$titulo.getData()


Ekainaren 8an, Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Masterrak antolatuta, webinar bat egingo dugu irakasleen rol berriari buruz eztabaidatzeko; gainera, saioan master horri buruzko informazioa eskainiko dugu. Ekitaldia gaztelaniaz izango da.

 

Zein da hezitzailearen rol berria? Nola pasatuko gara irakaskuntzatik ikastera? Eta, banakako ikaskuntzatik taldeko ikaskuntzara? Saio ireki honetan, berrikuntzari eta irakaslearen rol berriari buruz hitz egingo du Ainara Artetxe Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakasleak.

 

Gainera, Arantza Mongelos eta Anaïs Iglesias masterreko koordinatzaileek Gastronomiako Irakasle Prestakuntzan Unibertsitate Master berria aurkeztuko dute. Masterra online eskainiko da, eta bertako parte-hartzaileek gastronomiaren eta hezkuntzaren sektorean prestakuntza-programak garatzeko beharrezkoak diren gaitasun eta tresna guztiak eskuratuko dituzte.