Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Gipuzkoako Bazkundeak amaiera eman diote MBA Executive masterraren XII. edizioari

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Gipuzkoako Bazkundeak amaiera eman diote MBA Executive masterraren XII. edizioari

Diploma Banaketa

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Gipuzkoako Bazkundeak amaiera eman diote MBA Executive masterraren XII. edizioari

Atzo arratsaldean 16 diploma eman zitzaizkien ikastaroa gainditu duten tituludun berriei

2022·05·27

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eta Gipuzkoako Bazkundeak amaiera eman zioten atzo arratsaldean MBA Executive masterraren XII. edizioari, bi erakundeek 2009an martxan jarri zutena. 13 urte hauetan, 250 pertsona inguruk egin dute MBA Executive hori, eta atzo arratsaldean 16 diploma eman zitzaizkien ikastaroa gainditu duten tituludun berriei.

Arratsaldeko ekitaldia Gipuzkoako Bazkundean egin zen 18:30ean, eta Pedro Esnaolak eman zion hasiera, Gipuzkoako Bazkundeko lehendakariak. Gero, masterreko bi ikaslek hartu zuten hitza, eta bertan izan duten esperientzia kontatu zuten. Horren ondoren, Izaskun Larrañagak, Lacor-IBILI Taldeko kontseilari delegatuak, hitzaldia eskaini zien bertaratuei; izan ere, bere enpresak Gipuzkoako Enpresa Saria jaso du 2022an. 19:30ean, diplomak banatu zitzaizkien masterra gainditu duten 16 ikasleei, eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eman zion amaiera ekitaldiari.

Ikasleak

Tituludun berriek 30 eta 44 urte bitarte dituzte eta industria-sektoreko nahiz zerbitzu-sektoreko enpresetan lan egiten dute (15 langile edo 250 baino gehiago dituzten enpresetan), erantzukizuneko lanpostuetan. Horiek guztiek esperientzia profesional zabala eta aldez aurretiko prestakuntza akademiko anitza dute Industria Ingeniaritzan, Antolakuntzan, Telekomunikazioetan, Prozesu eta Produktuen Berrikuntzan, Arkitekturan, Politika Zientzietan, Ingurumen Kimikan eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan, beste sektore batzuen artean.

Ikasleek eskola-orduak izan dituzte enpresaren esparru funtzionalak ikasteko (Finantzak, Estrategia, Marketina, Eragiketak, Berrikuntza, Pertsonak), eta zuzendaritza- eta lidergo-gaitasunak ere landu dituzte egoitza-egonaldietan. Denboraldi horretan, diziplina anitzeko irakasle-talde bat izan dute ondoan, unibertsitatearen, aholkularitzaren eta enpresaren ikuspegiak eta esperientziak uztartuz.

Helburuak

MBA Executive pertsonen eraldaketara bideratutako programa bat da. Erabakiak hartzeko, taldean lan egiteko, eta proiektuen eta pertsonen buru izateko gaitasunak sustatzea du helburu, jarrera pertsonal eta profesional gisa berrikuntza eta aldaketa sustatuz. Gainera, enpresen eta enpresa-kudeaketaren ikuspegi integral eta sistemikoa eskaintzen du arlo garrantzitsu guztietan. MBA Executive masterraren beste helburuetako bat da erakundearen funtzioak kudeatzeko aukera ematen duten kontzeptuak eguneratzea eta indartzea, betiere nazioarteko eta kultura-arloko testuinguruen aniztasuna kontuan hartuta.

Balorazio positiboa

Gipuzkoako Bazkundeak eta Mondragon Unibertsitateak oso balorazio positiboa egin dute Masterraren XII. edizioari dagokionez. 13 urte hauetan dagoeneko 250 profesional inguru prestatu dira MBA horren ikasgeletan, eta bi erakundeek elkarrekin lan egiten jarraitzeko apustua egin dute, aktibo dauden profesionalak prestatuz, lurraldeko enpresa-ehuna indartzeko.

Dagoeneko ireki da edizio berrian izena emateko epea. Edizio hori urriaren 21ean hasiko da, eta online eta aurrez aurreko saioak antolatuko dira, programari buruzko xehetasun gehiago emateko eta mota guztietako zalantzak argitzeko.

Informazio gehiago:

https://www.mondragon.edu/cursos/eu/mba-executive-eus

https://camaragipuzkoa.com/eu/prestakuntza-eta-pertsonen-kudeaketa/prestakuntza-4/masterrak-eta-graduondokoak/ekitaldiaren%20zehaztasunak/6411/mba-executive-2022-2023