Mondragon Unibertsitateak diplomak eman dizkie Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko (myGADE) eta hainbat masterretako 177 egresaturi

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak diplomak eman dizkie Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko (myGADE) eta hainbat masterretako 177 egresaturi

Diploma Banaketa

Mondragon Unibertsitateak diplomak eman dizkie Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko (myGADE) eta hainbat masterretako 177 egresaturi

Ekitaldia Kursaalen izan zen maiatzak 13an arratsaldeko 18:00etan

2022·05·17

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak ekitaldi bat ospatu zuen maiatzak 13an Kursaalen (18:00etan), 2020-2021 ikasturteko Enpresa Administrazioko eta Zuzendaritzako Graduko (myGADEko), unibertsitate-masterretako eta profesionalentzako programetako egresatuei diplomak emateko.

Guztira, 177 pertsonak jaso zuten diploma arratsalde horretako ekitaldian. Zehazki, haietako 90 2020-2021 promozioko myGADEko graduatuak ziren (54 Oñatiko campusekoak eta 36 Irungoak); 65 ikaslek Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako unibertsitate-masterra, Erakundeen Nazioartekotzeari buruzko masterra, Marketin Digitaleko masterra eta Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko masterra amaitzeagatik jaso zuten diploma, eta gainerako 22ek, azkenik, lidergoaren eta coachingaren arloan profesionalentzat zuzendutako programak amaitzeagatik.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa den Lander Belokik eman zion hasiera ekitaldiari, eta Orbeako zuzendaria den Jon Fernándezek hitzaldia eman zuen. Gainera, graduko, graduondoko eta profesionalentzako programetako zenbait ikaslek ere hitz egin zuten, euren ikaskideen ordezkari gisa. Halaber, graduko espediente akademikorik onenak aipatu ziren.  Mondragon Unibertsitateko errektore Vicente Atxak itxi zuen ekitaldia.