Gomiztegira bisita

Atzealdea

Gomiztegira bisita

TXANGOA

Gomiztegira bisita

Artzain eskolara txango bat egin da, besteak beste, bertan gazta nola egiten den ikustera

2022·05·30

$titulo.getData()


Jangela batzordeak antolatuta, gazta egitearen prozesua ezagutzeko Gomiztegi baserrira bisita egin da. Gomiztegi Oñatiko Arantzazu auzoan dagoen artzain eskola bat da. Artzaintza eta baserri munduko formakuntza emateaz gain, gazta ere egiten da bertan, eta honen prozesua irakatsi digute bisita interesgarri baten bidez. Gainera, bertako gazta ezberdinak dastatzeko eta ukitu ezberdinak antzemateko aukera ere izan dugu, bisita borobiltzeko.