Enpresei zuzendutako jardunaldia: ekonomia Zirkularra erakundeetan jorratzearen garrantzia

Atzealdea

Enpresei zuzendutako jardunaldia: ekonomia Zirkularra erakundeetan jorratzearen garrantzia

JARDUNALDIA

Enpresei zuzendutako jardunaldia: ekonomia Zirkularra erakundeetan jorratzearen garrantzia

Hainbat tamaina eta sektoretako enpresen arrakasta kasuak azalduko dira. Gainera, unibertsitateak enpresen eraldaketa jasangarrirako lagungarriak diren hainbat tresna diseinatu ditu eta ekitaldian hauek aurkeztuko dira

2022·05·23

$titulo.getData()


2022ko ekainaren 8an, Mondragon Unibertsitateko Ekonomia Zirkularreko eta Jasangarritasun Industrialeko ikerketa taldeak, Euskadiko Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak, Aclimak, Gaiak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak jardunaldi bat antolatuko dute Orona Ideo campusean (Galarreta, Hernani). Ekitaldia INMOIN Circular proiektuaren testuinguruan kokatzen da, Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten du proiektua eta bere helburua da erakundeetan Ekonomia Zirkularrerako (E.Z.) trantsizioa eman dadin kasu arrakastatsuak azaleratzea, enpresentzat lagungarriak diren tresnak ezagutaraztea etab.

Jardunaldia enpresa industrial zein zerbitzuetako erakundeei dago zuzenduta.

Programa

9:15 Ongi etorria

9:30 Gipuzkoakoak Ekonomia Zirkularraren alde egindako apustua. Iker Estensoro. Ekonomia Sustapeneko zuzendaria. GFA

9:50 Ekonomia Zirkularraren garrantzia Klusterretako enpresentzat.

  • Aclima, Basque Environment Cluster. Olga Martín. Zuzendari orokorra
  • Euskadiko Mugikortasun eta Logitika Klusterra. Fernando Zubillaga. Zuzendari orokorra
  • Gaia, Industria del conocimiento y tecnología aplicada. Tomás Iriondo. Zuzendari orokorra

10:20 INMOIN Circular. Daniel Justel. Irakaslea eta Mondragon Unibertsitateko Ekonomia Zirkularra eta Jasangarritasun Industriala ikerketa taldeko ikertzailea

10:40 Arrakasta kasuak

  • Algaloop. Anaut Frantz. CEO
  • Emica Bombas. Jon Ander Aguirrebengoa. CEO
  • Irizar. Oihane Sanz. Ingurumeneko eta instalazioetako irudiaren arduraduna
  • Recyycle. Antonio Martínez. CEO

11:30 Networking kafea

12:00 Nola landu Ekonomia Zirkularra. Eskura dauden tresnen azalpena

13:30 Luntxa

Enpresetan Ekonomia Zirkularra aplikatzeko lagungarriak diren tresnak

Ekitaldian Mondragon Unibertsitateak aurkeztuko ditu erakunde desberdinen babesari esker unibertsitateak garatu dituen tresna praktikoak:

  • CircularTRANS: Enpresak Ekonomia Zirkularreruntz ekitera gidatzen dituen plataforma.
  • Ekoproduktibitatea: Ekoeraginkortasun produktiboa hobetzeko tresna.
  • NetCircular+: Negozio-ereduen eta balio-kate zirkularren ezarpena bultzatzeko plataforma.
  • Remanex: Erremanufakturaren prozesua ebaluatzeko tresna.

Antolatzaileak