Iosu Marzo Elguero ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

Atzealdea

Iosu Marzo Elguero ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

TESIA

Iosu Marzo Elguero ikasleak BIKAIN kalifikazioa lortu zuen, ‘CUM LAUDE’ aipamenarekin

2022·05·24

$titulo.getData()


Tesiaren izenburua: "Modular Converter Structures for STATCOM Application under Unbalanced Conditions"

Epaimahaia:

  • Presidentzia: Remus Teodorescu (Aalborg University)
  • Bokala: Oriol Gomis-Bellmunt (Universitat Politécnica de Catalunya)
  • Bokala: Salvador Ceballos Recio (Tecnalia Research and Innovation)
  • Bokala: Juan José Valera García (Ingeteam)
  • Idazkaria: Aritz Milikua Urzelai (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena:

Gaur egungo gizartea energiaren arloko hainbat erronkaren aurrean aurkitzen da, besteak beste, erregai fosilekiko menpekotasun handia, kontsumo energetikoaren etengabeko gorakada, edota faktore hauek eragiten dituzten ingurumen arazoak direla medio. Sorkuntza banatuko sistemen integrazioa, bereziki iturri berriztagarrietan oinarritutakoa, arazo horiei aurre egiteko aukera interesgarriena dela esan daiteke.

Hala ere, bere izaera kudeaezina dela eta, sorkuntza berriztagarria sare elektrikoan integratzeak zenbait erronka dakartza ohiko sorkuntza sistemekin alderatuta. Gainera, iturri berriztagarrien sistemek, sorgailu sinkronoen ordez, potentzia bihurgailu elektronikoak erabiltzen dituzte sarera konektatzeko. Bihurgailuak nagusi diren sare elektrikoak tentsio eta potentzia handiagoko gailuak eskatzen ditu, eta horretarako, tentsio iturridun bihurgailu (VSC) multinibel modularrak alternatiba erakargarrienetariko bat dira.

Testuinguru honetan, “FACTS” bezala ezagutzen diren korronte alternoko transmisio gailuek eta, bereziki, konpentsatzaile sinkrono estatikoek (STATCOM) funtsezko eginkizuna dute sare elektriko modernoen eboluzioan etorkizuneko sare adimendunerantz. STATCOM-ak, batez ere VSC bihurgailu multinibel modularretan oinarrituta daudenak, gero eta aplikazio ugariagoetan erabiltzen dira, non kondizio desorekatuen aurrean funtzionatzea nabarmandu daitekeen.

Bihurgailu fabrikatzailearen ikuspuntutik, ez da hain agerikoa zein VSC topologia erabili behar den. Hori dela eta, doktorego tesi honen helburua VSC diseinuaren alorreko ezagutzan laguntzea da, fabrikatzaileari topologiak konparatu eta egokiena hautatzen errazteko, era egokian diseinatzeko, edota egokitzapenak egiten laguntzeko helburuarekin, bihurgailuek dituzten eskakizun zorrotzei aurre egiteko. Eskakizun horien artean, proiektu honek VSC bihurgailu multinibel modularrez eraikitako STATCOM-en funtzionamendu desorekatua du hizpide.

Helburu hori betetzeko, lehenik eta behin, potentzia handiko VSC topologien eta haien modulazio estrategia nagusien funtzionamenduari buruzko ikerketa bat garatzen da. Bigarrenik, metodologia bat proposatzen da, bihurgailu fabrikatzaileri behar duen edozein aplikaziorako VSC topologia egokiena konparatu eta hautatzeko informazio baliagarria eskaintzen diona. Jarraian, VSC bihurgailu modular multinibelen funtzionamendu desorekatuari buruzko literatura zientifikoaren errebisio bat egiten da, STATCOM funtzionalitatea barne. Ezagutza hutsunea identifikatu ondoren, tentsio eta/edo korronte desoreken aurrean funtzionatzen duen STATCOM aplikaziorako VSC topologia desberdinen potentzia erreaktiboaren mugak aztertu eta konparatzen dira. Azkenik, aztergai dugun aplikaziorako topologia interesgarrienetariko baten kontrol inplementazioa ebaluatzen da, erabil daitezkeen kontroladore desberdinen portaera aztertu eta konparatzen delarik. Erdi-tentsioko laborategi batean, 100 kV-ko eskala errealeko bihurgailu batetik lortutako emaitza esperimentalek egindako azterketa teorikoak balioztatuko dituzte.

Ondorioz, ikerketa honek modu orekatuan aurkezten ditu ekarpen teoriko eta praktikoak, alde batetik zerbitzu-erakundeetan zerbitzuen diseinurako gaitasunak garatzeko prozesuari buruzko ulermen berria lortuz, eta bestetik zerbitzuen diseinua neurtzeko eta kudeatzeko eredu bat sortuz. Emaitzen baliozkotasuna bai eredu teorikoarena, bai ebaluazio eta kudeaketarako ereduarena datuen triangulazioaren, deskribapen xehatuen, ikertzaileak azterketa-kasuetan murgiltzearen eta parte-hartzaileekiko kontrasteen bitartez bermatu da.