Mondragon Unibertsitatearen 25 urteurrena ONCEko 5 milioi kupoetan

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatearen 25 urteurrena ONCEko 5 milioi kupoetan

25. urteurrena

Mondragon Unibertsitatearen 25 urteurrena ONCEko 5 milioi kupoetan

Mondragon Unibertsitatearen 25. urteurrenean ONCEko kupoearen aurkezpena.

2022·05·20

$titulo.getData()


Gaur, ostirala, maiatzaren 20a, Mondragon Unibertsitateak eta ONCEk, Orona ideo campusean, Unibertsitatearen 25. urteurrena gogorarazten duen kupoea aurkeztu dute. Datorren astelehenean, maiatzak 23 zozketatuko da.

Kupoearen aurkezpenean parte hartu dute ONCEren aldetik, Donostiako zuzendaria den Roberto Dovalek, Ilunioneko Erakunde Harremanetarako eta Sektore Sanitario eta Soziosanitarioaren zuzendaria den Eusebio Azorínek eta agente saltzailea den David Aisak. Mondragon Unibertsitatearen aldetik berriz, Unibertsitateko errektorea den Vicente Atxa, MONDRAGON Korporazioko presidentea den Iñigo Ucín eta Mondragon Unibertsitateko Idazkari Nagusia den Idoia Peñacoba egon dira.

Aurkezpen honetan argi geratu da bi erakundeek duten bokazio soziala eta gizartea eraldatzeko erronka, besteak beste enplegu sorrerarekin, gizarte justuago bat izan dezagun.

Mondragon Unibertsitateak aitortu du ONCEk esakinitako aukera honen errekonozimendua 25. urteurrenean eta Unibertsitateko errektoreak, Ilunioneko Erakunde Harremanetarako eta Sektore Sanitario eta Soziosanitarioaren zuzendariaren eskutik, kupoiaren irudi enmarkatu bat jaso du.