Ekainaren 28an, webinarra hausnartzeko ikasleen irteera profilek duten garrantziaz, hezkuntzaren eraldaketan

Atzealdea

Ekainaren 28an, webinarra hausnartzeko ikasleen irteera profilek duten garrantziaz, hezkuntzaren eraldaketan

WEBINARRA

Ekainaren 28an, webinarra hausnartzeko ikasleen irteera profilek duten garrantziaz, hezkuntzaren eraldaketan

Bi hizlari egongo dira esperientziak partekatzen: Xavier Aragai, Reimagine Education erakundeko zuzendaria eta Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.

2022·05·31

$titulo.getData()


Ekainaren 28an, webinar irekia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Reimagine Education erakundeak. Ikasleen irteera profila hezkuntza-eraldaketarako gako: Mondragon Unibertsitatea eta Reimagine Education-en esperientzia lelopean, bi hizlarik hartuko dute parte, Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoak eta Xavier Aragai Reimagine Education erakundeko zuzendariak. Saioa hasiko da 17:30etan, ordubeteko iraupena izango du, eta gazteleraz eskainiko da. Ekitaldia irekia izango da, baina interesatuek izena eman beharko dute aldez aurretik: 

  • Eman izena webinarrean.

Ekitaldian, Xavier Aragaik azalduko du irteera profilek duten garrantzia hezkuntza-eraldaketaren sustapenean. Horretarako, hainbat adibide praktiko jarriko ditu. Nagore Ipiñak, bestalde, partekatuko du Mondragon Unibertsitateako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak gai horretan egindako ibilbidea: zeintzuk izan diren funtsezko elementuak bizi izandako eraldaketa-prozesuan, bidean ikasitakoak eta etorkizuneko erronkak.


Ikasleen irteera profila hezkuntza-eraldaketarako gako: Mondragon Unibertsitatea eta Reimagine Education-en esperientzia webinarra antolatuta dago aipatutako bi erakundeen artean eskaintzen dugun Ikasleen irteera-profila hezkuntza eraldatzeko oinarri gisa ikastaroaren ekintzen baitan. Hiru hizkuntzetan eskaintzen da ikastaroa: euskaraz, gaztelearaz eta katalanez. Ikastaro honen bigarren edizioa urriaren 17an hasiko da eta dagoneko zabalik dago izen-ematea.