Gaia
ECTS/orduak
25 ORDU
Egutegia
Hizkuntza
Euskara - Gaztelania - Katalana
Modalitatea
Online
Prezioa
300 €
Aurkezpena
Ikastaro honekin hausnartuko duzu XXI. mendeko ikasleen irteera profilaz, eta jabetuko zara irteera profil horrek nolako garrantzia daukan edozein etapatan eraldaketa prozesuak abian jartzeko orduan.
NABARMENDUAK
Hezkuntzan erreferentziazkoak diren bi erakundek elkarlanean eskainita: Mondragon Unibertsitatea eta Reimagine Education
Online modalitatean, eremu sinkronoa eta asinkronoa uztartuta, eta metodologia aktibo eta parte-hartzaile batekin.
Hilabete eta erdiko iraupena: 25 ordu
FUNDAErekin bonifikatu daiteke
KONTAKTUA
Helburuak
Prestakuntzaren ardatz nagusia ikasleen XXI. mendeko irteera-profila eraikitzea da, hezkuntza eraldatzeko prozesuaren funtsezko tresna gisa. Nola ulertzen dugu irteera profila? Bada, ikasleak gure ikastetxetik irteten denean dituen ezaugarri pertsonalen garapen gisa.
Ikastaro hau eginda zer egin ahal izango duzu?
- Eraldaketa-prozesuaren baitan, ikasleen irteera-profila zer den, nola eraikitzen den eta zer eginkizun duen hausnartu.
- Zure hezitzaile rolaren arabera, datorren mundu berriaren eragile eraldatzaile eta sustatzaile gisa agertu.
- Hezkuntza-erakunde bateko ikasleen irteera-profilaren lehen zirriborroa egin.
- Eraldatzeko eta aldatzeko bidea RIEDUSIS metodologiaren arabera bistaratu.
Nori zuzendua
Ikastaro hau zuretzat da, baldin eta:
- Edozein hezkuntza-etapatako irakasle edo liderra bazara eta, aldaketarako tresna eta metodologia berriak arakatuz, hezkuntza-eraldaketara hurbildu nahi baduzu.
- Eraldaketa-prozesuan dagoen zentro bateko kide bazara eta eraldaketa-prozesuan irteera-profilak duen rolean sakondu nahi baduzu.
- Hainbat berrikuntza-ekimen martxan jarri dituen hezkuntza-erakunde bateko kide bazara eta harago joan nahi baduzu.
- Ikastetxe bereko zuzendaritza edo irakasle-taldea bazarete eta zuen ikastetxean ikasleen irteera-profila eraldatzeko tresna ezarri nahi baduzue, talde gisa egiteko aukera dago.
Programa
Ikastaroa 5 gai-multzotan banatzen da:
- Sortzen ari den mundua
- Hezkuntzaren helburuak
- Ikasleen irteera-profila
- Hezkuntza-erakundeak eraldatzeko eta aldatzeko prozesua
- Eraldaketaren bidea RIEDUSIS metodologiaren bidez
Metodologia
Ikastaroak ECTS bateko iraupena du (25 ordu) eta online eskaintzen da, euskaraz, gaztelaniaz eta katalanez. Ikasteko eremu sinkronoak (% 25) eta asinkronoak (% 75) konbinatzen ditu, eta banakako zein taldeko proposamenak txandakatuko ditu.
Koordinazioa
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea eta Reimagine Education.
Onarpen baldintzak eta prozesua
Onarpen datak:
- Inskripzioa:
Noiz eman dezaket izena? 2022ko maiatzaren 10etik 2022ko urriaren 7ra.
Nola eman dezaket izena? Postaz bidali hurrengo formularioa: izen-emate orria.
*Oharra: NAaren fotokopia eranstea ezinbestekoa izango da.
- Onartuen jakinarazpena: urriaren 10ean.
- Matrikulazioa: 2022ko urriaren 11n.
FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke.
Harremanetarako pertsona:
Julene Gorrotxategi
idazkaritza.huhezi@mondragon.edu
600 02 27 20
Finantziazio iturriak
FUNDAErekin bonifikatu daiteke.
Prezioa
300€