Profesionalen prestakuntza

Complexity Navigation espezializazio ikastaroa

ECTS/orduak

150 ORDU

Egutegia

Galde egiguzu

Tokia

Madril
TeamLabs

Hizkuntza

Gaztelania

Modalitatea

Erdi-presentziala

Prezioa

1.500 €

Aurkezpena

Ikasi nahi al duzu konplexutasunean eta aldaketan nabigatzen zure eguneroko profesional eta pertsonalaren ataltzat hartuta? Hauxe duzu zure neurriko ikastaroa!

NABARMENDUAK

Erreferentziazko bi erakundek eskainia: Mondragon Unibertsitatea eta TeamLabs

Analisia, diagnostikoa eta errazte-lana egiteko tresnak eskuratuko dituzu

Elisabeth Pastor Humantific-eko kosortzaileak koordinatua

FUNDAEren bitartez hobaria jaso daiteke

KONTAKTUA

 

Harremanetarako
pertsona


Helburuak

  • Lantalde baten ezaugarri garrantzitsuenak identifikatzea eta haren bertsiorik onena erdiestea.
  • Talde-ikaskuntzako prozesuetan eta ikaskuntza eta berrikuntza gizarteratzeko praktika eta prozesuen garapenean sakontzea.
  • Talde-ikaskuntzaren analisia, diagnostikoa eta errazte-lana egiteko tresnak eskuratzea haren heltze-prozesuko hainbat unetan.

Nori zuzendua

  • Enpresa-erakundeetako eta hirugarren sektoreko erakundeetako ikaskuntza-prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunak eta langile teknikoak.
  • Talde-prozesuak aktibatzeaz arduratzen diren eragile kulturalak eta gizarte-hezitzaileak.
  • Edozein diziplinatako lantaldeen lidergoaren ardura duten profesionalak.

Programa

Nola ikasi konplexutasunean eta aldaketan nabigatzen gure eguneroko profesional eta pertsonalaren ataltzat hartuta?

Modulua konplexutasunaren nabigatzaile (Complexity Navegator) bihurtzen laguntzeko metodo eta tresnen ikaskuntzaren inguruan antolatuta dago.

Moduluaren garapenean, Humantific lan-metodologian definituriko pauso jakin batzuk betetzen dira, tresna eta trebetasun oinarrizko eta espezifikoekin lan egin dezazun, haien aplikazioaren testuinguruan.

Gainera, pauso bakoitzean, elkarrekin konbinatzen dira konplexutasunean nabigatzen ikasteko beharrezko diziplinak. Arazoen ebazpen sortzailea (CPS); zentzua eraikitzeko (Sense Making) diseinua eta bisualizazioa; Design Thinking-a, erronkan parte hartzen duten pertsonak ulertzeko; eta egokitzeko gaitasuna prozesu guztian zeharreko jarrera zeharkako eta jarraitu gisa.

Programa:

Ikastaroa egituratzeko, lantaldeak sortzeko eta finkatzeko sekuentzia logikoari jarraituko diogu, norbanakoarengandik hasi eta heltze-fase batera iritsi arte. Azken fase horretan, lantaldeak ikasten duen erakunde bizi gisa funtzionatzea lortuko dugu, jarduten duen testuingurura eta lantaldeko kideetara egokituz.

Sei astean zehar, honako konpetentzia hauek gehituko dituzu zure errazte-erraminten kaxan:

The First Contact

Taldean ikasteari buruzko teorietarako lehen sarrera baten ondoren, lehen blokeko gai nagusia hau izango da: norbanakoa eta haren gogoeta lantaldean duen egoeraz (konpetentziak eta rolak). Honako hau ikasiko duzu:

  • Talde bateko kideen ezaugarrien analisi objektiboak egitea.
  • Lantaldeko kideei autoanalisirako eta taldean ikusgaitasuna lortzeko tresnak ematea.
  • Lantaldeari erronka motibagarri bat eskaintzea, energiak kitzikatu eta aldi berean talde-lana bideratuko duen misio bat sortzeko.

Into the Deep

Bigarren blokean, talde-lanean harremanekin zerikusia duten alderdiak landuko dituzu:

  • Lantalde bateko kideen arteko konfiantza lantzeko esparrua diseinatzea eta inplementatzea.
  • Lantaldeko elkarrizketaren kalitatea hobetzea.

We are Rising

Lantaldeak ebaluatzeko irizpideak definitzen eta lantaldearen helburuak modu eraginkorrago batean lortzeko oinarriak eraikitzen ikasiko duzu. Bloke honetan, alderdi hauek landuko dituzu:

  • Taldeko jokabideari buruzko diagnosirako teknika propioak garatzea.
  • Sintesirako gaitasuna hobetzea lantaldearen prozesuetan eta indarguneak detektatzea.
  • Lantaldeen lana neurtzeko irizpideak txertatzea.

Fullness Team

Bi gai nagusiren inguruan hausnartuko dugu: zertarako egiten ditu gauzak lantaldeak?, nola landu ditzakegu konpromisoa eta, aldi berean, emaitzak, konpromiso hori benetakoa izan dadin? Honako alderdi hauek ikasiko dituzu:

  • Lantaldearen asmoa eraikitzea eta aktibatzea.
  • Lantaldearen konpromisoak sortzea.
  • Emaitzek lantaldearen bilakaeran duten funtsezko zeregina ulertzea.

We are THE TEAM

Nola igaro gatazka eta desadostasunetatik etengabeko ikaskuntzarako, berrikuntzarako eta etengabeko hazkuntzarako uneetara.

Lantaldea, organismo bizi bat: ikaskuntza, egiturak eta lidergoak.

Egutegia

  • 2022ko otsailaren 25etik apirilaren 2ra (biak barne).
  • Workshop presentzialak: otsailaren 25ean eta 26an, eta apirilaren 1ean eta 2an.

Irakasleak

Elisabeth Pastor. Humantific berrikuntzako aholkularitza-erakundeko partner-a eta kosortzailea. New Yorken du egoitza erakunde horrek, eta sensemaking-ean oinarritzen da. 

Aholkulari estrategikoa, erraztailea eta entrenatzailea. Esperientzia berdingabea dauka Visual SenseMaking eta Strategic Co-Creation arloetan. Pentsamendu irekia duten eta egoera konplexuak ikuspegi berri eta inklusiboetatik ulertzeko gai diren pertsonei laguntzea atsegin du, aldaketa positiboaren aldeko kosorkuntza sustatuz.

Matrikula

Izena emateko, bidali eskaera-orri hau idazkaritza akademikora.

Izena emateko epea:  2022ko otsailaren 22a.

Fundaeren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Koordinazioa

Erakundea

TeamLabs ikaskuntza-laborategiarekin elkarlanean diseinatu dugu ikastaro hau.

teamlabslogo.jpg

 Formación Profesionales

Finantziazio iturriak

Ikastaro honetan, FUNDAEren bitartez, % 100eko hobaria jaso daiteke.

Behar duzun gauza bakarra zure enpresari eskaera egitea da (erakundeek dute kredituaren hobaria jasotzeko aukera). Hortik aurrera, gure kontu egingo dugu kredituari dagokion kudeaketa, aholkularitza eta egiaztapena, aholkulari espezializatuen bitartez.

Jasoko den titulazioa

Mondragon Unibertsitateko Complexity Navegation ikastaroko parte-hartze ziurtagiria (6 ECTS)

Prezioa

Alumni elkarteko kideek %10eko deskontua izango dute ikastaro honetan.

Informazio gehiago

Julene Gorrotxategi

600 02 27 20


Agian hauek ere interesatuko zaizkizu...

Aldaketa Hezkuntza-Erakundean
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 150 ORDU
Ikaskuntzako eta Irakaskuntzako prozesuen berrikuntza
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Bilbo / 150 ORDU
Ko-dozentzia bidezko esperientzia gelan Ikastaroa
350 € Euskara - Online
20 ORDU
Ikaskuntza eta Berrikuntza Ekosistemak
700 € Gaztelania - Erdi-presentziala
Madril / 150 ORDU