Gaia
ECTS/orduak
12 ECTS
Egutegia
Tokia
Hizkuntza
Euskara
Modalitatea
Erdi-presentziala
Prezioa
2.500 €
Aurkezpena

Aditu diploma honetan elkarlanean jardungo dugu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta OPOENEA akademiak. Elkarlan horretatik sortutako ikastaro honek aukera emango dizu EAEko egungo hezkuntza legedia, planak, protokoloak eta programak sakon ezagutzeko eta, horiek kontuan izanda, programazio didaktiko bat eta ikaskuntza-egoerak diseinatzeko. Bide batez, egunerokotasunean sortu daitezkeen erronkei modu praktikoan nola erantzun aztertzeko aukera ere izango duzu. Honako gaitasunak eskuratuko dituzu:
- Hezkuntzako araudi, plan eta protokoloak erabiltzeko eta egoera jakinetara aplikatzeko gaitasuna.
- Zure ikuspegi eta pedagogia ikastetxeko egoeretara egokitzeko gaitasuna.
- Curriculumean sakontzeko eta egoera bakoitzari egokitutako metodologia hautatzeko gaitasuna.
- Teoria, plangintza eta proiektu propioak eraikitzeko gaitasuna.
- Oposizioetan eskatzen diren Programazio didaktikoaren eta ikaskuntza-egoeren diseinuari erantzuteko gaitasuna.
Azken lanarekin zuk egindako diseinuak zurekin eramango dituzu.
Nabarmenduak
Prestatuko zara hezkuntzarako araudi, plan eta protokoloak erabiltzeko eta egoerak aplikatzeko.
Ikastaro honekin teoriaren eta praktika profesionalaren arteko zubia eraikiz, irakasleen prestakuntzan sakondu eta kalitatezko hezkuntza sustatuko dituzu.
Modalitate hibridoa: aurrez aurreko eskolak eta online ikasketak.
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gradua amaitu berriei zein eremu horietako profesionalei zuzenduta.
Kontaktua
Helburuak
Helburu orokorrak
- Teoriaren eta praktika profesionalaren arteko zubia eraikiz, irakasleen prestakuntzan sakondu eta kalitatezko hezkuntza sustatzea.
- Programazio didaktikoaren eta ikaskuntza-egoeren diseinuan trebatzea.
Helburu espezifikoak
- Hezkuntza sistemako proiektuak, planak eta protokoloak ezagutzea eta aplikatzea: Irakasleok eskola-sisteman dituzuen gida-bideak, araudiak eta protokoloak ezagutu behar dituzue. Helburua da zuk eguneroko lanean eskakizun horiek eraginkortasunez aplikatzeko gaitasuna garatzea.
- Programazio didaktikoa diseinatzea eta lantzea: Irakasleok eskolako ikasmaila jakin bati dagokion programazioa egin behar duzue. Horretarako, programazio didaktikoa sortzen, azaltzen, lankideekin eztabaidatzen eta justifikatzen trebatuko zara.
- Ikaskuntza-egoerak diseinatzea: Irakasleok egoera edo behar jakinen aurrean diagnosi egokia egin eta ondoren, oinarri moduan erabiliko dituzuen protokoloak identifikatu eta horren araberako proposamen didaktikoak sortu behar dituzue. Horretarako, ikasleen premiei egokitutako ikuspegi eta ikaskuntza-egoerak berritzaileak diseinatuko dituzu.
Nori zuzendua
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako gradua amaitu berriei zein eremu horietako profesionalei zuzendua.
Programa
Lau modulu
- Hezkuntzako legedia.
- Hezkuntzako proiektuak, planak eta protokoloak.
- Programazio didaktikoa.
- Ikas-egoeren diseinua.
Metodologia
Modalitate hibridoa: online + aurrez aurreko saioak
- Online: banaka eta taldean egingo duzu lan Mondragon Unibertsitateko Mudle plataforman.
- Aurrez aurreko saioak: hilean behin saio bat egingo da aurrez aurre Eskoriatzako campusean. Eskoriatzan aurrez aurre elkartzen garenean, ariketa eta proposamen praktikoak eta talde-eztabaidak egingo dira. Ikas-komunitate profesionala sortzeko urratsak emango dira.
Metodologia
Modulu bakoitzak aditu bukaerako lanari ekarpena egingo dio. Aditu bukaerako lana programazio didaktikoa eta ikaskuntza-egoerak sortzea eta epai-mahaiaren aurrean defendatzea izango da.
Lehenengo moduluak hezkuntza legedia ezagutzen lagunduko dizu, ondoren, marko horren barruan kokatzen den programazio didaktikoa eta ikaskuntza-egoerak sortu ahal izateko. Legediaren gakoen inguruko zerrenda taldean sortuko duzue aditu bukaerako lana egiteko erabiliko duzuena.
Bigarren moduluan, hezkuntza sistemako plan eta protokoloak aztertuko dituzu, eta aldi berean, protokolo eta plan horiek oinarri hartuta, ikaskuntza-egoerak diseinatzen trebatuko zara. Modulu honetan jasotako ezagutza beharrezkoa izango da programazioa osatzeko, programazio horretan zure ikastetxeko planak eta proiektuak zehaztu beharko baitituzu eta garrantzitsua izango da ikastetxeko dokumentu horietan jaso beharreko informazioa zein den ezagutzea.
Hirugarren eta laugarren moduluetan, aurretik ikasitakoa aplikatuko duzu eta programazio didaktikoa eta ikaskuntza-egoerak sortzen trebatuko zara, eta horrekin aurkeztuko duzun azken lanari forma emango diozu. Lan hori bakarka edo taldean egin ahal izango duzu.
Irakasleak
- Diego Egizabal.
- Nerea Albarran.
- Sandra Alves.
- Jone Chasco de Aberasturi.
Koordinazioa
- Diego Egizabal.
- Nerea Albarran.
Finantziazio iturriak
Ikastaro honetan, FUNDAE bidezko hobaria jaso daiteke.
Plazak
25 plaza (ikastaroa martxan jartzeko gutxieneko kopurua: 10 pertsona).
Kolaboratzaileak/ babesleak
Ikastaro hau egiten da OPOENEA Educations Solutions SL erakundearekin batera.
