Mondragon Unibertsitateko lau proiektuk lortu dute STEAM Euskadi zigilua

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko lau proiektuk lortu dute STEAM Euskadi zigilua

STEAM

Mondragon Unibertsitateko lau proiektuk lortu dute STEAM Euskadi zigilua

STEMotiv eta EMBRYO proiektuak, gainera, finalista izango dira STEAM Euskadi Sariaren bigarren edizioan.

2022·05·18

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko lau ikerketa proiektu eta ekimenek STEAM Euskadi zigilua eskuratu dute, hain zuzen ere, STEMotiv, EMBRYO, IzanZTIM eta PBLday ekimenek. Gainera, horietako bi, STEMotiv eta EMBRYO proiektuaK, finalista geratu dira STEAM Euskadi Sarien bigarren edizioan. STEAM Euskadi Sariek gazteen, eta, bereziki, emakumeen zientzia eta teknologia prestakuntzan ekimen berritzaileeak sustatzea du helburu. Maitza amaiera aldera jakingo diren proiektu irabazleen izenak.

 

LAU PROIEKTU

STEMotiv proiektuaren helburua da adimen artifiziala eta datu adimenaren bidez, ikasleen STEM motibazioa piztea eta Gipuzkoako ehun enpresarial zientifiko-teknologikoa indartzea. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Zientzia Teknologia eta Osasuna (ZiTeO) ikertaldeak, Vicomtech Zentro teknologikoko Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimenaren taldeak eta Ikaslan Gipuzkoak aurkeztu dute proiektua. Adimen Artifizialaren adarretako bat den Ikasketa Automatikoa (IA) eta Big Dataren bidez, Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika irakasgaietako irakasleen formazio metodologikoan eragin eta STEM ikasgaiekiko ikasleen motibazioa neurtu eta interesa pizteko estrategia eta erreminten eraginkortasuna aztertuko dira proiektu honen bidez.

 

EMBRYO europa mailako ikerketa proiektu bat da non Mondragon Goi Eskola Politeknikoak parte hartzen duen, eta bere helburua da DBHko ikasleak manufakturara hurbiltzea. Europako Barne Produktu Gordinaren ia %25 industrian oinarritzen da eta fabrikazio aurreratuak lehentasun handia du Europar Batasunaren programa estrategikoan, baino beste aldetik, datuek diote ikasketa teknikoak hauttzen dituzten ikasle berrien tasa txikia dela. Fabrikazioko aktibitatera pertsona gazteak erakarri nahiean, gaztetatik lehen pausuak ematea bilatzen du proiektu honek. 5 urteetan 5 herrialdeetako 5000 gazte baino gehiagok parte hartzea espero da. Lehen bi urteetan adibidez Euskadiko hainbat ikastetxeekin kolaborazioan, ikasleek fabrikaziorako prentsak diseinatu eta sortu dituzte, enpresa industrialetara bisitak antolatu dira etab. 

IzanZTIM Euskadiko DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako ekimena da eta Mondragon Unibertsitateko ingeniaritza fakultateak sustatzen du. Bere helburua da STEM diziplinen bistaratzea, hedapena eta hurbiltasuna gazteen artean bultzatzea. Ikasturtero hiru ekintza biltzen dituen jarduera da, bat hiruhileko bakoitzean, eta 2020tik aurrera urtero errepikatzen ari da. Ekimenak 3 ardatz nagusitan jarduten du: STEM lanbideak ikusaraztea profesionalekin egindako lekukotzen eta jardueren bidez, STEM munduan emakumearen papera nabarmentzea eta indartzea testigantzak jasoaz eta gogoeta sustatuz, eta, azkenik, mahai gainean jartzea zer, nork eta nola garatu dituen gure egunerokotasunean hain erabiliak diren gailuak (telefonoak, igogaluak, GPSa, Osasuna, materialak, klimatizazioa etab). Erronka dibertigarriak eta parte-hartzaileak proposatzen dira, gazteek STEMak esperimentatu ditzaten eta gehiago ohitu daitezen.

PBLday ekimenak ere bere zigilua berritu du, hau ere ingeniaritza fakultateak sustatutako ekimena izanik. Ingeniartza Graduetan egiten diren proiektuen erakusketa honek bokazio teknologikoa sustatzen du gazteen artean eta ingeniaritza espezilitate desberdinen artean aukeraketa egiteko oso saio lagungarria izaten da gazteentzat. Orona Ideoko campusean, Galarretan, ospatzen da erakusketa urtero eta 800 pertsona inguru biltzen ditu. 

 

STEAM EUSKADI SARIAK

STEAM Euskadi Sariek gazteen, eta, bereziki, emakumeen zientzia eta teknologia prestakuntzan ekimen berritzaileeak sustatzea du helburu. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren laguntzaz, sari hauek antolatzen ditu STEAM (zientzia, teknologia, ingeniaritza, arte eta matematiketarako akronimo ingelesa) eta STEAM Hezkuntza proiektuak garatzen dituzten erakundeentzat dira, hala nola ikastetxe, ikerketa-zentro, unibertsitate, enpresa, eta abarrentzat. STEAM Hezkuntzak ezagutza horiek bateratzen ditu, ikasleek zientzia eta teknologian prestakuntza hobea izateko eta, haien ingurunea eraldatzen parte hartzeko.