Mondragon Unibertsitateak jardunaldi bat garatu du kudeaketaren eta data analyticsaren arloetako etorkizuneko lanari buruz

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateak jardunaldi bat garatu du kudeaketaren eta data analyticsaren arloetako etorkizuneko lanari buruz

Jardunaldia

Mondragon Unibertsitateak jardunaldi bat garatu du kudeaketaren eta data analyticsaren arloetako etorkizuneko lanari buruz

Helburua: lankidetza-sare bat abian jartzea, lurraldeko enpresetako kudeaketaren eta data analytics-en arloetako talentuaren plangintza estrategikoa egiten laguntzeko

2022·05·17

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak jardunaldi bat antolatu du gaur, asteartea, kudeaketaren eta data analytics-en arloetan etorkizun hurbilean izango diren erronka berriak ezagutarazteko. Hogeita hamar enpresak baino gehiagok hartu dute parte ekitaldian. Abian jarri nahi den lankidetza-sarearen asmoa zaindaritza aktiboa egitea da, gizarte- eta lan-ingurune berrian talentuaren plangintza estrategikoan eragina duten faktoreak identifikatzeko.

Jardunaldia Bilbao As Fabrik-en izan da, 15:00etatik 16:40ra bitartean, eta SPRIko zuzendari nagusi Aitor Urcelaik eman dio hasiera. Parte-hartzaileak honako hauek izan dira: Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekano Lander Beloki, elkarlaneko ekosistemei buruzko hitzaldia eskaini duena; Fakultateko Talentuaren Garapen eta Kudeaketan koordinatzailea Mikel Mesonero, talentu juniorra eta seniorra bultatzeko garrantziaz jardun duena; Fakultateko Ikerkuntza eta Transferentzia koordinatzaile Eduardo Castellano, ikerkuntzak eta berrikuntzak enpresen eraldaketa bultzatzeko duten garrantziaz mintzatu dena; Fakultateko Ekintzailetza koordinatzaile Aitor Lizartza, unibertsitateko ekintzailetza-ekosistemei buruz hitz egin duena; eta Joan Clotet, etorkizuneko talentua hizpide izan duena.

Jardunaldi honen bidez, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak ezagutzera eman du kudeaketaren eta data analytics-en alorretan talentuaren plangintza estrategikoarekin zerikusia duten alderdi guztietan laguntzeko enpresei eskaintzen dien zerbitzua. Hiru eremutan eskaintzen du zerbitzu hori:

  • Talentu gaztea erakartzea.
  • Barne-talentu seniorra eraldatzeko laguntza.
  • Berrikuntza-, ikerkuntza- eta ekintzailetza-proiektuak garatzea.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak elkarlanean jarduten du 550 «learning companies» enpresekin baino gehiagorekin, talentu juniorra bultzatzeko. Urtero 700 ikaslek baino gehiagok egiten dituzte praktika dualak eta gradu zein master bukaerako lanak enpresetan.

Unibertsitateak lurraldeko enpresekin duen lankidetza estuari esker, ikasleek gaitasun eta jarreren garapenarekin osa dezakete edukietako prestakuntza. Horri esker, erakundeek talentu juniorrik onena erakartzeko aukera dute.