Arrakastaz amaitu da Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean Fagor Ederlaneko langileentzat egin den gaikuntza profesionaleko plana

Atzealdea

Arrakastaz amaitu da Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean Fagor Ederlaneko langileentzat egin den gaikuntza profesionaleko plana

GAIKUNTZA PLANA

Arrakastaz amaitu da Mondragon Unibertsitatearekin elkarlanean Fagor Ederlaneko langileentzat egin den gaikuntza profesionaleko plana

2022·05·26

$titulo.getData()


Fagor Ederlaneko langileen trebakuntza eguneratzeko gaikuntza plana arrakastaz amaitu da. Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoaren laguntzarekin egin da ekimena, eta ahalbidetu du 45 langilek, hasieran izena eman zuten pertsonen %98k, beren prestakuntza eguneratzea. Programa iazko azaroan hasi zen, eta 376 orduko prestakuntza izan da parte hartzaileentzat

Prestakuntza eta gaikuntza plan horren helburu nagusiak izan dira kooperatiban prestakuntza gutxiagoko pertsonen enplegagarritasuna erraztea eta pertsona horiei garapen profesionalerako beste aukera batzuk izaten laguntzea. Era berean, Fagor Ederlanek sendotu ditu bere plantillak balioanitza izateko eta mugitzeko dituen aukerak.

Fagor Ederlaneko programaren arduradun Raquel Belategirentzat, “apustu estrategikoa da, eta funtsean gure balio kooperatiboekin eta pertsonetan oinarrituta dugun antolamenduarekin lotuta dago”.

Programak Fagor Ederlanen fabrikazioarekin lotutako eta txandaka lan egiten duten hainbat lantegitako bazkideak eta hogei bat irakasle inplikatu ditu, eta programaren alderdi teoriko-praktikoak Fagor Ederlanentzat funtsezkoak diren teknologietako gaitasunetara bideratuta egon da, hala nola galdaketa, mekanizazioa, automatizazio sistemak eta prozesu industrialen antolaketa.

Raquel Belategiren arabera, “programa hau kooperatibaren eta bazkidearen arteko erantzukidetasunaren adibide bat izan da. Biek ahalegina egin dute, bakoitzak bere aldetik. Parte hartzaileek denbora eta dedikazioa, eta kooperatibak inbertsio ekonomikoa eta antolaketa. Emaitza gisa, langileek beren gaitasunak sendotu dituzte eta garapenerako aukerak ireki zaizkie, eta Fagor Ederlanen kasuan, pertsonak gaitzeko estrategia bultzatu da, eta horiek erakundean balio erantsi handiagoa eman dezaten bideak jarri dira.

Raul Fernandezek, unibertsitatean programaz arduratzen den pertsonak, ziurtatu duenez, “programa diseinatzerakoan, Fagor Ederlanen lantegietako ekoizpen prozesuetan funtsezkoak diren teknologietan gaitzea izan da jomuga nagusia, eta, noski, langileen baldintzetara (egoitza bat baino gehiago eta lan txanda bat baino gehiago) egokituko zen irakasteko eredu bat eskaintzea ere bai. Fernandezek baieztatu du emaitza ondo hartu dela kooperatibako langileen artean.

Programan parte hartu duten pertsonak oso pozik eta ilusionatuta agertu dira prestakuntzarekin. Dinamikak aldaketa ekarri die, eta nabarmentzen dute “hasieran streaming sistemara egokitzea kostatu zaiela”, baina ondo dakitela metodo horrek onura handiak dituela, prestakuntza aldi berean bi kokapenetan ematea ahalbidetu baitu.

Gainera, prestakuntza oso positibotzat jo da eskaintzen dituen aukerengatik, nahiz eta lana eta ikasketa uztartzeko esfortzua handia den, eta, halere, parte hartu duten pertsonak ilusionatuta agertu dira trebakuntza eguneratzearekin, garapen pertsonal eta profesionalarekin eta prestakuntza amaitu ondoren irekitzen zaizkien ateekin.

Hala nabarmendu du Belen, Arrasateko mekanizazio lantegiko bazkide langileak eta programaren partaideak, hau esanez: “Fagor Ederlanek proposatutako modulua azaroan hasi nuen. Nire lan ordutegiagatik, beti arratsaldez eta streaming bidez parte hartu dut klaseetan. Metodo berritzailea da, eta hasieran metodora egokitzea kostatu zaigun arren erritmoa hartu diogu”. Belen oso pozik dago programarekin: “Aukera ona zen eta aprobetxatu egin behar zen. Prestakuntza aplikatzea egokitu zaigunean lan praktiko gehiago beharrezkoa zela nabaritu dugun arren, gustatu egin zaigu eta oso atsegina egin zaigu”. Taldeko pertsonen kalitatea ere azpimarratzen du: “Taldearen kalitatea azpimarratu nahi nuke, oso lankide onak izan ditut eta oso pozik egon naiz hilabete hauek haiekin batera egoteagatik”.

Goiuria Sagarduik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan Profesionalentzako Prestakuntzaz arduratzen den pertsonak, esan du unibertsitatearen erronka estrategikoa dela langileei laguntzea beren prestakuntza eguneratzen industriaren erronka berriei aurre egiteko, eta pozik agertu da Fagor Ederlanentzat garatutako prestakuntza proposamenak haren profesionalen prestakuntza hobetzen eta etorkizunera begira lehiarako posizio hobeago izaten ere lagundu diela ikustean.

Itxiera honekin, Fagor Ederlanek eta Mondragon Unibertsitateak parte hartzaile guztiak zoriondu nahi dituzte, eta izan duten partaidetza, egin duten lana eta lortu duten emaitza aitortu. Horiek guztiak gabe, horrelako ekimenak ez lirateke posible izango.

Zorionak guztioi!