Berriak
BISITA David Balloy eta Paulo Martins irakasleek Mondragon Unibertsitatea bisitatu dute 2019·01·25
Mondragon Unibertsitateko Materialak Konformatzeko Prozesu Aurreratuen ikerketa taldeak 2019ko urtarrilean, Lilleko (Frantzia) eta Lisboako (Portugal) Unibertsitateetako David Balloy eta Paulo Martins irakasleen bisita izan zuten.
PROIEKTUA Road2DC proiektuko kideak elkartu dira lehen jarduera urtea baloratzeko 2019·01·24
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak finantzatutako proiektua da Road2DCa, eta Mondragon Goi Eskola Politeknikoak gidatzen du, ac/dc banaketa sare hibridoen diseinurako eta kontrolerako tresna berrien sorrera helburu izanik.
SOLIDARITATEA Korrontzi Dantzan ikuskizuneko sarreren dirua Arrasateko Mundu Solidarioa elkarterako 2019·01·24
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren 75. Urteurrenaren harira ospatutako ikuskizunaren salmenten dirua AMS Mundu Solidarioa Gobernuz Kanpoko Erakundeari ematea erabaki du erakundeko kontseilu sozialak.
ERREPORTAJEA MGEP, Goienak ekoitzitako erreportajeko protagonista 2019·01·11
“Lehen eta orain, etorkizuna ikasgai” izeneko erreportajeak, Goienak ekoitziak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaz eta Miguel Altuna institutuaz hitz egiten du, eta erakunde biek Debagoienean eduki duten bilakaera eta eragina azaltzen zaigu bertan.
Prentsaurrekoa 2019-2020 ikasturterako eskaintza berria 2019·01·07
Mondragon Unibertsitateak eskaintza akademiko berritzailea diseinatu du, gizartearen premia berriei erantzuteko profil berriekin.
KONGRESUA Teknologia Biomedikoko Masterreko bi ikaslek beren lanak azaldu zituzten CASEIB kongresuan 2018·12·21
Irene Varelak eta Erik Isusquizak graduko amaierako eta lehen urteko PBLko lanak aurkeztu zituzten, hurrenez hurren.
PROFESIONALENTZAKO PRESTAKUNTZA Logistika Integraleko eta Erosketetako Master Executiveren 1.edizioa azken txanpara heldu da 2018·12·20
Master amaierako proiektuen defentsa izan da programaren azken mugarria, eta bertan ikastaroan eskuratutako ezagutzak erakutsi behar izan dituzte.
Torneoa Micro First Lego League Mondragon Unibertsitatean 2018·12·19
Torneoa urtarrilaren 19an jokatuko da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikok Iturripeko Campusean.
TESIA Gorka Plataren tesi defentsa 2018·12·18
Tesiaren izenburua: Semi-Solid Forging of Steels: New insights into material behaviour evolution and industrialisation. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa eta DOCTOR INTERNACIONAL aipamena lortu ditu.
ERREKONOZIMENDUA Ramón Lopez de Mantarasek, Mondragon Goi Eskola Politekniko ikasle ohia, 2018ko Ikerkuntza Sari Nazionala jaso du 2018·12·14
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioak ematen duen sari hau, ikerketaren arloan ematen den Espainiako sari garrantzitsuena da.
JARDUNALDIA Big data-ren dimentsio soziala 2018·12·12
Munduan abian jartzen ari diren Big Dataren gaineko ekimen berritzaileenak eta ekimen horiek pertsonen bizitza eta gizartearen ongizatea hobetzeko ematen dituzten aukerak aztertu zituzten nazioartean maila handikoak diren adituek Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan emandako hitzaldi batean.
Sariak Kutxaren ikasketa amaierako sariak 2018 2018·12·11
Mondragon Unibertsitateko 15 ikasle izan dira sarituak Kutxa ikasketa amaierako sarietan
Ekintza Janari bilketa 2018·12·10
Gipuzkoako lurraldeko Goi-mailako irakaskuntza zentroen artean abian jarritako ekimena UnibertsitARTEAN programaren baitan.
SOLASALDIA Arabako Errioxako ikastoletako ikasleei euskaraz bizitzera animatzeko solasaldi batean parte hartu zuen Maria Ruizek 2018·12·04
Ekitaldiaren helburua izan zen Assa ikastolako ikasle izandako batzuen esperientzia pertsonala ezagutzea eta, batez ere, haien esperientzia profesionala, dena Euskaraldiaren testuinguruaren barruan.
PROIEKTUA Mondragon Unibertsitatea Bidarten izan da, TransferINN proiektu europearraren jarraipen bileran 2018·12·03
2016an martxan jarri zen eta EGEFek kofinantzatutako proiektu honen helburua muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea da. Proiektu honetako kideak Bidarten elkartu ziren, orain arte egindakoa berrikusi eta hurrengo sei hilabeteetako agenda finkatzeko.
JORNADA Empresa alineada con la demanda, el salto desde el MRP tradicional al Demand Driven MRP (DDMRP) 2018·11·30
LEHIAKETA Aitor Lakak irabazi du Enpresa Sortu lehiaketa 2018·11·30
Proiektu irabazleak sare elektrikoetako aholkularitza zerbitzuak proposatzen ditu, potentziako elektronikan oinarritutako ekipamenduak erabiltzen dituzten enpresei zerbitzua emateko. Esate baterako, parke eolikoetan, fotovoltaikoetan edo HVCD instalazioetan erabiltzen diren ekipamenduak.
First Lego League MONDRAGON-INNOBASQUE MicroFLL 2018·11·29
Izan zaitez boluntario Micro First Lego League MONDRAGON - INNOBASQUE torneoan. Izan parte aktibo urtarrilaren 19an izango den ekitaldian.
FERIA Orona, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlanek Orona Ideo proiektua berrikuntzako ekosistema gisa aurkeztu dute Go Mobility azokan 2018·11·29
Orona, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlanek azokan parte hartu dute enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoaren arteko lankidetzan oinarritutako proiektu komuna erakusteko xedez.
KONFERENTZIA MGEPek parte hartu du Lisboan egindako EFECS biltzarrean 2018·11·29
Azokan, SCOTT eta CSA Industry 4.E proiektuak aurkeztu zituzten, eta bi horietan lankidetzan dihardu Mondragon Unibertsitateak.
IKASLE OHIEN BILERA 50 urteren ondoren, elkarrekin berriz 2018·11·28
Egun polita eta hunkigarria bizi izan dute gaur Mondragon Unibertsitateko Iturripeko Campusean elkartu diren Ofizialtza Mekanikoko ikasle ohiek. 50 urte igaro ondoren, berriz elkar aurkitzeak balio izan du kontu zaharrak gogora ekartzeko eta hamaika bitxikeria konpartitzeko.
Jardunaldia Mondragon duala 2018·11·25
100 ingeniari graduatu Mondragon Unibertsitateko master dualetara eta MONDRAGON Korporazioko kooperatibetara erakartzeko programa
TESIA Alaitz Kortabarriaren tesi defentsa 2018·11·23
Tesiaren izenburua: Analysis of the performance of Demand Driven Material Requirements Planning on supply chain management: A multiple case study. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.
TAILERRA Teknologia Biomedikoen Masterra egiten ari diren ikasleek ebakuntza gela bateko egunerokoa ezagutu dute 2018·11·21
Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek ebakuntza gela bateko egunerokoaz eta oinarri teorikoa aplikatzeko aukeraz ikasi zuten, Cristina Azpeitia ebakuntza gelako erizainak emandako tailer batean.
AZOKA Aitor Lizarralde, aditu gisa gonbidatua “Logistics & Distribution” azokan 2018·11·12
“Logistics & Distribution” azoka urteko erreferente bihurtu da logistikaren industriarako, estatuko zein nazioarteko 11.600 bisitari profesional baino gehiagorekin eta 400 enpresa erakusketari baino gehiagorekin.
TESIA Pello Larrañagaren tesi defentsa 2018·11·12
Tesiaren Izenburua: Microsegregation influence on pearlite precipitation in ferritic heavy section ductile iron castings. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.
TESIA Alaitz Kortabarriak DDMRP metodologiaren aplikazioak horniduta kateraren kudeaketan duen eraginari buruz egin duen tesia defendatuko du 2018·11·12
Eragiketa Logistiko-produktiboen Zuzendaritzako ikerketa taldea aitzindaria da metodologia honen inpaktuaren azterketan eta analisian.
JARDUNALDIA EAEren Teknologiako eta Berrikuntzako erronkak eztabaidagai Kursaalen 2018·11·06
Jardunaldiaren helburua izan zen euskal gizarteak datozen urteetan edukiko dituen erronka teknologikoak identifikatzea, Eusko Jaurlaritzaren 2015-2020 aldirako Zientzia eta Teknologiako Plana abiapuntu hartuta, Europan berrikuntza gune gisa dituen indarrak sendotzeko.
JARDUNALDIA Mugikortasunaren sektoreko Material Kritikoei buruzko jardunaldia 2018·10·31
Mondragon Unibertsitateak mugikortasunaren sektoreko Material Kritikoei buruzko jardunaldia antolatu du.
KONGRESUA Mikel Iturberekin lankidetzan idatzitako artikulua Torontoko CCS kongresuan aurkeztu dute 2018·10·26
Mikel Iturbek idatzitako artikulua kontrol sistema industrialetako segurtasunari buruzkoa da, intrusioen detekzioan dago oinarrituta, eta Suediako Chalmes University of Technology unibertsitateko ikertzaileekin lankidetzan garatu da.