Big data-ren dimentsio soziala

Atzealdea

Big data-ren dimentsio soziala

JARDUNALDIA

Big data-ren dimentsio soziala

Munduan abian jartzen ari diren Big Dataren gaineko ekimen berritzaileenak eta ekimen horiek pertsonen bizitza eta gizartearen ongizatea hobetzeko ematen dituzten aukerak aztertu zituzten nazioartean maila handikoak diren adituek Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan emandako hitzaldi batean.

2018·12·12

$titulo.getData()


Big data, Interneten minutu bakoitzean sortzen diren milioika datuak kudeatzen dituen zientzia, une honetan eztabaida gehien sortarazten duen gaietakoa da. Internet edo interneteko edozein plataforma digital erabiltzen den bakoitzean, erabiltzaileek beren informazio pertsonalaren aztarna uzten dute, kontzienteki edo inkontzienteki. Hala, enpresa ugari erabiltzaileen informazio pertsonal horretaz baliatzen dira erabiltzaile horiek konbentzitzeko eta konpainiaren arrakasta areagotzeko estrategiak diseinatzeko.

Halere, Enaitz Ezpeletak, Mondragon Unibertsitateko Datuen Analisia eta Zibersegurtasuna taldeko irakaslea eta ikertzaileak, defendatzen du big data gizartearentzako onuragarria izan daitekeela, betiere egoki aplikatzen bada. Hori argudiatzeko esaten du erakundeek eta instituzio publikoek esandako datu horiek erabili ditzaketela gizartearen parean joan ahal izateko eta, ahal balitz, aurretik.

Adituek Montrealen erabakitako estrategia da, esaterako, big data-ren erabilera egokiaren adibide bat, izan ere, plataforma bat sortu dute herritarrek ekiteko ahalmena berreskuratu dezaten. Gizartea batzen saiatzen dira, konpainia batek, oso boteretsua izanda ere, herriak egin dezakeena erabakitzeko ahalmena eduki ez dezan. Helburua da gizartearekin elkarlanean aritzea eta pertsonen bizi kalitatea areagotzen saiatzea.