MGEPek parte hartu du Lisboan egindako EFECS biltzarrean

Atzealdea

MGEPek parte hartu du Lisboan egindako EFECS biltzarrean

KONFERENTZIA

MGEPek parte hartu du Lisboan egindako EFECS biltzarrean

Azokan, SCOTT eta CSA Industry 4.E proiektuak aurkeztu zituzten, eta bi horietan lankidetzan dihardu Mondragon Unibertsitateak.

2018·11·29

$titulo.getData()


Aurreko astean, azaroaren 22tik 24ra, EFECS 2018 (European Forum for Electronic Components and Systems) biltzarra egin zen, Lisboan. Europa mailako ekimen hau AENEASek, ARTEMIS-IAk, EPoSSek, ECSEL Joint Undertakingek, Europako Batzordeak eta EUREKAk antolatu zuten. Biltzarrak mundu osoko hizlariz osatutako egitaraua zeukan, bai eta proiektuak eta proiektu proposamenak aurkezteko eremu bat ere.

Besteak beste, MGEPek parte hartzen duen proiektuak aurkezteko bi erakusmahai jarri zituzten:

  • SCOTT: Secure Connected Trustable Things. Proiektuaren helburua da konektibitate haririk gabe eta fidagarriaren soluzio integral eta errentagarriak proposatzea, amaierako erabiltzaileen pribatutasun arauak aintzat hartuz. 
  • CSA Industry 4.E: CSA for supporting the Industry4.E Lighthouse of EU- ECSEL-JU. Proiektu hau EU-ECSEL-JUk finantzatu du, eta osagai eta sistema elektrikoen arloko industriaren digitalizazioarekin zerikusia duten jarduera guztiei dago zuzendua.