Mikel Iturberekin lankidetzan idatzitako artikulua Torontoko CCS kongresuan aurkeztu dute

Atzealdea

Mikel Iturberekin lankidetzan idatzitako artikulua Torontoko CCS kongresuan aurkeztu dute

KONGRESUA

Mikel Iturberekin lankidetzan idatzitako artikulua Torontoko CCS kongresuan aurkeztu dute

Mikel Iturbek idatzitako artikulua kontrol sistema industrialetako segurtasunari buruzkoa da, intrusioen detekzioan dago oinarrituta, eta Suediako Chalmes University of Technology unibertsitateko ikertzaileekin lankidetzan garatu da.

2018·10·26

$titulo.getData()


Lanean, PASAD sistema aurkezten da, eraso isilak hautemateko mekanismo bat, denbora errealean sentsoreen neurketarako denborazko segidak monitorizatzen dituena, prozesuaren portaerako egiturazko aldaketak detektatzeko. Bere ikuspegiaren eraginkortasuna justifikatuta dago, sistema errealetako datuekin egindako simulazio eta esperimentuen bitartez.

Emaitza esperimentalek erakusten dute sistema gai dela prozesuaren portaeran desbiderapen nabarmenak eta eraso isilak adierazten dituzten aldaketa sotilak detektatzeko, non aurkari estrategikoak ahaleginduko diren euren manipulazioari parametro arruntetan edo lehendik dagoen zarata maila berean eusten. 

XXV. ACM CCS Kongresua (ACM SIGSAC Conference on Computer and Communications Security) Toronton (Kanada) egin zen aurreko astean. Mikel Iturbe izan zen bertan, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Datuen Analisi eta Zibersegurtasuneko Ikerketa taldeko ordezkari gisa. Kongresu hori, hain zuzen, zibersegurtasunaren arloko munduko topaketa erreferenteetako bat da. Bertan bildu ohi dira mundu osoko ikertzaileak, profesionalak, garatzaileak eta informazioaren segurtasunari begirako interesa duten pertsonak, ideia berriak eta emaitzak aztertzeko.