Mugikortasunaren sektoreko Material Kritikoei buruzko jardunaldia

Atzera

Mugikortasunaren sektoreko Material Kritikoei buruzko jardunaldia

JARDUNALDIA

Mugikortasunaren sektoreko Material Kritikoei buruzko jardunaldia

Mondragon Unibertsitateak mugikortasunaren sektoreko Material Kritikoei buruzko jardunaldia antolatu du.

2018·10·31

$titulo.getData()


Azaroaren lehen asteazkenean izaten den Materialen Nazioarteko Eguna dela tarteko, Mondragon Unibertsitateak, Materialen Espainiako Elkartearekin (SOCIEMAT) eta EIT Raw Materials-ekin elkarlanean, “Critical Materials in the Mobility Sector” jardunaldia antolatu du.
 
Azaroaren 21ean egingo da, Bilbao Berrikuntza Faktorian (Uribitarte, 3, Bilbo), helburu nagusi batekin: mugikortasunaren sektoreko materialen joerei buruzko ikuspegi orokorra ematea, bai eta iturrien kritikotasunari, material arinen prozesatze lanari eta horien birziklapenari buruzkoak mahai gainean jartzea ere.
 
Zientziaren eta Ingeniaritzaren arloetako ikasleei eta merkatua gehixeago ezagutzen duten enpresetako langileei zuzendutako ekimena da. Ingelesez egingo da, eta doako sarrera izango du, nahiz eta ezinbestekoa izango den aurretik izena ematea.
 

Egitarau tentagarria

  • 9:00 - 9:20 Izen ematea
  • 9:20 - 9:30 Ongietorria
  • 9:30 - 10:10 Materialen iturriak. Michael Schmidt Dipl.-Geol., Mineralen Baliabideen Alemaniako Agentzia (DERA), Geozientzien eta Baliabide Naturalen Institutu Federala (BGR)
  • 10:10 - 10:50 Prozesamendua eta baldintzak. Diseinu arina, Michel Glotin doktorea, Materialen zuzendari zientifikoa ARKEMAn
  • 10:50 - 11:20 SOCIEMAT, Materialen Espainiako Elkartea, Juan José de Damborenea irakaslea, lehendakaria
  • 11:20 - 11:50 Atsedena, kafea hartzeko
  • 11:50 - 12:30 EIT Raw Materials-eko egitura eta gertaera arrakastatsuak, Pier Luigi Franceschini doktorea, zuzendari nagusia, South CLC
  • 12:30 - 13:10 Lehengaiaren kritikotasuna, Abel Ortego irakaslea, Energia berriztagarrien eta ekologia industrialeko kontsumoaren Ikerketa Zentroa (CIRCE)
  • 13:10 - 13:30 Azken oharrak eta eztabaida irekia
  • 13:30 - 14:15 Pintxoak eta edaria  

Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi egitaraua honako esteka honetan.

Egitaraua 

Izena emateko inprimakia