Aitor Lakak irabazi du Enpresa Sortu lehiaketa

Atzealdea

Aitor Lakak irabazi du Enpresa Sortu lehiaketa

LEHIAKETA

Aitor Lakak irabazi du Enpresa Sortu lehiaketa

Proiektu irabazleak sare elektrikoetako aholkularitza zerbitzuak proposatzen ditu, potentziako elektronikan oinarritutako ekipamenduak erabiltzen dituzten enpresei zerbitzua emateko. Esate baterako, parke eolikoetan, fotovoltaikoetan edo HVCD instalazioetan erabiltzen diren ekipamenduak.

2018·11·30

$titulo.getData()


Enpresa Sortu lehiaketa urtero egiten da, Goi Eskola Politeknikoko ikasleek eta ikasle ohiek profil teknologiko eta berritzaileko enpresa berriak sor ditzaten bultzatzeko. Ikasleez gainera, Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, S. Coop.eko irakasle eta ikertzaileek ere parte har dezakete ekimenean.

Aitor Laka Basabek, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasle ohi eta CONVERGRID, SL enpresako (aurrerantzean, Enpresa) bazkide sortzaileak irabazi du 2018ko lehiaketa. 

Aurkeztutako proiektuak, “CONVERGRID, SL” sare elektrikoen aholkularitza enpresa izenekoak, oraindik estali gabe dagoen premia bati erantzuten dio; hots, potentziako elektronikan oinarritutako ekipamenduak erabiltzen dituzten enpresei zerbitzua ematea. Bezeroari begira dagoen proiektu bat da, eta helburutzat dauka haren premiak asetzea.

Irabazleak sariaren %100 bere proiektua garatzeko erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Era berean, proiektua amaitzean enpresa bideragarria bada, irabazlea profesionalki arduratuko da jarduera berria abian jarri eta ustiatzeaz.