Arabako Errioxako ikastoletako ikasleei euskaraz bizitzera animatzeko solasaldi batean parte hartu zuen Maria Ruizek

Atzera

Arabako Errioxako ikastoletako ikasleei euskaraz bizitzera animatzeko solasaldi batean parte hartu zuen Maria Ruizek

SOLASALDIA

Arabako Errioxako ikastoletako ikasleei euskaraz bizitzera animatzeko solasaldi batean parte hartu zuen Maria Ruizek

Ekitaldiaren helburua izan zen Assa ikastolako ikasle izandako batzuen esperientzia pertsonala ezagutzea eta, batez ere, haien esperientzia profesionala, dena Euskaraldiaren testuinguruaren barruan.

2018·12·04

$titulo.getData()


Maria Ruiz Bastidan jaio zen eta Assa ikastolan ikasi zuen, eta orain ikertzailea eta irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Ikastolako ikasle ohiak defendatzen du hango ikastolen lana benetan eraginkorra dela, nahiz eta Arabako Errioxan nagusiki entzuten den hizkuntza gaztelania den. Izan ere, ikastola horietan ikasten duen edonor eguneko 24 orduetan bizi daiteke euskaraz, beste edozein ikasle bezala. Mariak esan du duela 11 urte Arrasatera joan zela eta azpimarratu du harrez gero ez duela inoiz arazorik eduki euskaraz komunikatzeko. 

Egun batetik bestera hizkuntza ohitura aldatzea eta euskaraz hitz egiten saiatzea da Arabako Errioxako biztanle gehienen erronka, baina borondatearekin eta beldurra eta lotsa alde batera utzita posible da. Izan ere, euskara jakin badakite eta konfiantza kontua baino ez da. Azpimarratu zuen zoragarria dela bertako biztanleak Arabako Errioxatik kanpo euskaraz hitz egiten entzutea, zailtasunak zailtasun euskaraz erraztasunez hitz egiteko gai izateak meritu are handiagoa dauka eta.

“Denok jarri behar dugu zerbait eta egiteko gai garela sinetsi; gure esku dago zailtasunei aurre egitea eta topiko horiek desagertzen laguntzea. Erronkarik handiena da euskaraz dakitenek hori sentitzea eta euskaraz egitea”.