Mondragon Unibertsitatea Bidarten izan da, TransferINN proiektu europearraren jarraipen bileran

Atzera

Mondragon Unibertsitatea Bidarten izan da, TransferINN proiektu europearraren jarraipen bileran

PROIEKTUA

Mondragon Unibertsitatea Bidarten izan da, TransferINN proiektu europearraren jarraipen bileran

2016an martxan jarri zen eta EGEFek kofinantzatutako proiektu honen helburua muga eremuko ekonomia eta gizarte integrazioa hobetzea da. Proiektu honetako kideak Bidarten elkartu ziren, orain arte egindakoa berrikusi eta hurrengo sei hilabeteetako agenda finkatzeko.

2018·12·03

$titulo.getData()


Azaroaren 7an praktika onak partekatu zituzten bazkideek. ESTIAko haztegian kokatuta dauden hainbat ekintzaileren esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten. Horretaz gain, ADDIMADOUR, berrikuntza eta teknologia transferitzeko plataforma eta COMPOSITADOUR, ikerketa eta garapenerako zentroa bisitatu zituzten.

Azaroak 8 eta 9an orain arte egindako guztia errepasatu zuten bazkideek. Adierazle eta aurrekontuaren jarraipena egiteaz gain, proiektuko gai garrantzitsuenen aurkezpenak egin ziren: komunikazio plana, Adimen Estrategiako Sistema, nodoak, eta GIIs-en formazioa plana, besteak beste.

Fase honetan, nodoetan egin beharreko ekintzekin jarraitzeaz gain, enpresekin berrikuntza sistemak, planak edo proiektuak ezartzen jarraitu beharra dago. Nodoak gai zehatzak lantzeko kide ezberdinek osatutako lantaldeak dira, eta honako lau gai hauei buruzkoak dira: nekazaritza elikagaien industria, elikadura osasuntsua eta elikadura-segurtasuna, ekoizpen aurreratua eta IKT eta digitalizazioan ardaztutako turismoa.

Nodo bakoitzaren baitan ekintza desberdinak garatuko dira. Mondragon Goi Eskola Politeknikoa, Azaro Fundazioa eta ESTIA-rekin batera Fabrikazio Aurreratuaren nodoan ari da lanean. Nodo honen barruan 4 jardunaldi antolatu dira “Fabrikazio Aurreratuari buruzko jardunaldi teknikoak” izenburupean. Lehen jardunaldia, martxoaren 14an ospatu zen Lea-Artibai Berrikuntza Gunean eta fabrikazio aurreratuaren testuinguru orokorra izan zen mintzagai. Bigarrena, digitalizazioari buruzkoa ekainaren 8an ospatu zen Oronan eta hirugarrena martxoaren 12an egingo da Bidart-en, ESTIA-ren gidaritzapean. Azken jardunaldia negozio ereduei buruzkoa, Berrikuntza Gunean egitea aurreikusten da 2019ko ekainean.

Bukatzeko, hurrengo seihilekorako bete beharreko helburuak aurkeztu eta 2019ko martxorako proiektuaren betetze maila zenbatekoa izan behar den zehaztu ziren.

Hurrengo bilera 2019ko apirilean izango da, Mondragon Goi Eskola Politeknikoan.