Gorka Plataren tesi defentsa

Atzealdea

Gorka Plataren tesi defentsa

TESIA

Gorka Plataren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Semi-Solid Forging of Steels: New insights into material behaviour evolution and industrialisation. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa eta DOCTOR INTERNACIONAL aipamena lortu ditu.

2018·12·18

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Semi-Solid Forging of Steels: New insights into material behaviour evolution and industrialisation
  • Doktoretza programa: INGENIARITZA MEKANIKOAN ETA ENERGIA ELEKTRIKOAN DOKTOREGO PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Zigor Azpilgain Balerdi y Jokin Lozares Abasolo
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Platon Kapranos (University of Sheffield)
    • Mahaikidea: Carl David Slater (University of Warwick)
    • Mahaikidea: Mohammed Abdul Azeem (University College London)
    • Mahaikidea: Gonzalo Alvarez de Toledo Bandeira (SIDENOR)
    • Idazkaria: Iñaki Hurtado Hurtado (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

Globalizazioak zein emisioen murrizketa eta ingurumenarekiko erantzukizuna zerora murrizteko europar mugimenduak eragin handia izan du, bai altzairutegietan, baita automobilgintzarako konponenteak fabrikatzen dituzten industrietan ere. Hau honela izanik, lehiakortasuna ez galtzearren, erresistentzia handiagoko eta pisu gutxiagoko materialak sortu behar dira, eraldaketa-prozesuen hobekuntza edota prozesu berrien ikerkuntzarekin batera. Egoera honetan, altzairuen Forja Erdi-Solidoa (SSF) aukera erreal bat izan daiteke aipatutako industriak merkatuaren lehen lerroan mantentzeko. 

Teknologia honen bidez, dagoeneko, automobilgintzarako piezak fabrikatu dira, materiala eta energia aurrezten eta, aldi berean, forja konbentzionaleko propietate mekanikoak mantenduz. Dena den, gaur egun, prozesu honen bidez produzitutako konponenteak 50 baino gutxiago dira. Honetaz gain, prozesuan zeharreko materialaren eboluzioa eta materialean antzemandako jario erraztasuna ezezagunak dira oraindik. 

Prozesuaren potentziala kontuan izanik, ondorengo tesia materialaren portaerari azalpen bat ematera bideratu da, eta prozesuaren errepikakortasuna zein material eta ekipamenduen iraunkortasuna frogatzera zuzenduta dago, azken honetarako pieza kopuru adierazgarri baten produkzioa egingo delarik. Hortaz, tesiaren emaitzak SSF prozesua industria mundura gerturatzeko zuzenduta daude. 

Materialaren portaerari dagokionez, hipotesi ezberdinak proposatu eta aztertu dira. Ez sufre elementuak ez “incipient melting” fenomenoak ez dirudite materialean antzemandako biguntzearen arduradunak. Dena den, “incipient melting”-a materiala deformatzeko gaitasuna hobetu dezakeela dirudi aleazioaren eta deformazio kondizioen arabera. Beroketa adiabatikoaren hipotesiari dagokionez, lortutako emaitza ez da nahikoa bere eragina guztiz baztertu edo egiaztatzeko. 

Konponenteen fabrikazioari dagokionez, karbono kantitate ertaineko altzairuez gain, “Alloy 28” bezalako altzairu herdoilgaitza deformatzeko gaitasuna egiaztatu egin da. Forjatzeko altzairu zaila den azken kasu honetan, “incipient melting” fenomenoak materialaren jariakortasuna hobetu egin du moldeak betetzeko garaian. Honetaz gain, 250 pieza sorta fabrikatu dira, lehendik konfirmatutako produkzio kostearen murrizketa eta propietate mekaniko onak lortuz. Emaitza hauek garrantzitsuak diren arren, antzemandako prozesuaren errepikakortasuna eta moldearen gutxieneko degradazioa azpimarratu beharra dago.