David Balloy eta Paulo Martins irakasleek Mondragon Unibertsitatea bisitatu dute

Atzealdea

David Balloy eta Paulo Martins irakasleek Mondragon Unibertsitatea bisitatu dute

BISITA

David Balloy eta Paulo Martins irakasleek Mondragon Unibertsitatea bisitatu dute

Mondragon Unibertsitateko Materialak Konformatzeko Prozesu Aurreratuen ikerketa taldeak 2019ko urtarrilean, Lilleko (Frantzia) eta Lisboako (Portugal) Unibertsitateetako David Balloy eta Paulo Martins irakasleen bisita izan zuten.

2019·01·25

$titulo.getData()


David Balloy irakaslea Erasmus programaren barruan egindako ikasleen elkartrukeak bultzatuta dator. Elkartruke horretan ikasleek leuntze mekanikoko prozesuak aztertzen lan egiten dute. Mondragon Unibertsitateak Lilleko Unibertsitatearekin izan duen hasierako hartu-eman hau Felix Lemaitre Nantesko École centrale-ko irakasle emerituaren bidez egin da. Lemaitrek askotan lagundu izan digu, oraingo honetan bi unibertsitateetako ikerlariak harremanetan jarri ditu, egiten duten ikerketaren osagarritasunagatik. 

Paulo Martins Lisboako Unibertsitateko ospe handiko ikerlaria da, konformatzeko eta  deformazio bidezko lotura teknologietako prozesuen garapenean esperientzia zabala du eta CIRP akademiako bazkidea da. Unibertsitatera egin duen bisitan gertutik ezagutu nahi izan ditu txapa eta hodi konformatuan, metalen forjatuan eta material anitzeko loturetako gaur egun, unibertsitatean dauden bitarteko eta lanak. Arrasaten egon den bitartean Mondragon taldeko Fagor Arrasate eta Batz kooperatibak bisitatu ditu. 

Argitalpen honen bidez gurenagana etortzeko egin duten esfortzua eskertu nahi genieke. Espero dugu laster, berriz ere gure artera etortzea fabrikazio aurreratuko prozesu aurreratuen inguruan lan egiteko.