MGEP, Goienak ekoitzitako erreportajeko protagonista

Atzealdea

MGEP, Goienak ekoitzitako erreportajeko protagonista

ERREPORTAJEA

MGEP, Goienak ekoitzitako erreportajeko protagonista

“Lehen eta orain, etorkizuna ikasgai” izeneko erreportajeak, Goienak ekoitziak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoaz eta Miguel Altuna institutuaz hitz egiten du, eta erakunde biek Debagoienean eduki duten bilakaera eta eragina azaltzen zaigu bertan.

2019·01·11

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren ezaugarri adierazgarrienetako bat da inguruko enpresekin duen hurbiltasuna eta hori da bideoak erakusten duena. Gainera, bertan azpimarratzen denez, berrikuntza maila altua lortu nahi bada ezinbestekoa da harreman kohesionatuak lantzea prestakuntzaren, ikerketaren eta enpresen artean.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa jardunean egon den 75 urte hauetan, enpresa askok egin dute haren alde, eta hori hainbat faktorerengatik izan da: ikasteko duen metodologia berritzailea, eta ikasketak eta lana txandakatzeko eskaintzen duen aukera. Horrek guztiak aukera handiak eskaintzen dizkie bai ikasleei bai enpresei beraiei ere, izan ere, horri guztiari esker, enpresa hurbilenak indartu egin dira eta beste enpresa batzuk sortu, eta berri horiek bilakaera ona eduki dute, gainera. 

Enpresen premietara egokitzen diren hainbat programa dauzka eskolak:  goi mailako prestakuntza zikloak, ingeniaritza graduak, unibertsitate masterrak eta doktoretza tesiak, lankidetzan garatzen diren ikerketa eta transferentzia proiektuez gain. Hori guztiak enpresaren zerbitzura eta balio erantsia indartzeko helburuarekin.

Ikus erreportajea hemen.