Mondragon duala

Atzealdea

Mondragon duala

Jardunaldia

Mondragon duala

100 ingeniari graduatu Mondragon Unibertsitateko master dualetara eta MONDRAGON Korporazioko kooperatibetara erakartzeko programa

2018·11·25

$titulo.getData()


Azaroaren 22an ospatu zen Mondagon Unibertsitatean MONDRAGON DUAL jardunaldia. Korporazioko kooperatiba desberdinetako 60 lagunek gutxienez parte hartu zuten jardunaldian.

Jardunaldian, formazio dualaren inguruan aritu ziren bertaratu zirenak, bai ikaslearen ikuspuntutik eta baita ere enpresaren ikuspuntutik.

Saioaren lehenengo zatian, formazio dualaren inguruko hiru kasu aurkeztu zituzten Fagor Ederlan Group, Ikerlan eta Ulma Handling System-ek. Carolina Mejía, Mondragon Unibertsitako Master Dual batetako nazioarteko ikasleak ere parte hartu zuen saioan.

Ondoren, MONDRAGON DUAL proiektuko lehenengo ekimena aurkeztu zen. Ekimen honen helburua da, 2019an, 100 ingeniari graduatu Mondragon Unibertsitateko master dualetara eta MONDRAGON Korporazioko Cooperatibetara erakartzea.