Alaitz Kortabarriak DDMRP metodologiaren aplikazioak horniduta kateraren kudeaketan duen eraginari buruz egin duen tesia defendatuko du

Atzealdea

Alaitz Kortabarriak DDMRP metodologiaren aplikazioak horniduta kateraren kudeaketan duen eraginari buruz egin duen tesia defendatuko du

TESIA

Alaitz Kortabarriak DDMRP metodologiaren aplikazioak horniduta kateraren kudeaketan duen eraginari buruz egin duen tesia defendatuko du

Eragiketa Logistiko-produktiboen Zuzendaritzako ikerketa taldea aitzindaria da metodologia honen inpaktuaren azterketan eta analisian.

2018·11·12

$titulo.getData()


“Analysis of the performance of Demand Driven Material Requirements Planning on supply chain management: A multiple case study” izena du tesiak eta materialen baldintzak hornidura katearen kudeaketako eskariaren arabera planifikatzeak daukan errendimenduaren analisiaz hitz egiten du, MGEP punta-puntakoa baita ikerketa gai horretan estatu mailan.

Espainian gai horren gainen egin den lehen tesia da eta laugarrena Europan edo munduan. Hauxe izan da lana funtsean: MRPtik (Material Requirements Planning) DDMRPra (Demand Driven Material Requirements Planning) migratu duten hiru enpresa hartu eta migrazio horren ondoren enpresek eduki duten bilakaera aztertzea, eta ikustea zer eragin eduki duen prozesu horrek enpresen lehiarako abantailan. Horretarako, DDMRPren ezarpen bakoitzaren aurretik eta ondoren izandako emaitzak alderatu dira eta enpresa bakoitzaren jarduerak eduki duen bilakaera ebaluatu da. Bukatzeko, kasu gurutzatuen azterketa bat egin da.

Lortutako emaitzei esker frogatuta geratu da DDMRP metodologiarekin enpresak ikusgarriagoak direla hornidura katean eta bullwhip efektua eta urgentziazko eskariak nabarmen murrizten direla. Azpimarratzekoa da inbentariaoren bilakaera, izan ere, hiru kasuetan inbentarioa asko murrizten da nahiz eta materialen kontsumoa handitzen den, zerbitzu maila ia-ia %100 mantenduta.

2018ko azaroaren 23an defendatu da tesia.