Alaitz Kortabarriaren tesi defentsa

Atzera

Alaitz Kortabarriaren tesi defentsa

TESIA

Alaitz Kortabarriaren tesi defentsa

Tesiaren izenburua: Analysis of the performance of Demand Driven Material Requirements Planning on supply chain management: A multiple case study. SOBRESALIENTE CUM LAUDE kalifikazioa lortu du.

2018·11·23

$titulo.getData()


  • Tesiaren izenburua: Analysis of the performance of Demand Driven Material Requirements Planning on supply chain management: A multiple case study
  • Doktoretza programa: MEKANIKA ETA ENERGIA ELEKTRIKOKO INGENIARITZAKO DOKTORETZA PROGRAMA
  • Tesi zuzendariak: Unai Apaolaza Perez de Eulate
  • Epaimahaia:
    • Mahaiburua: Victoria Rodriguez Chacón (UNIVERSIDAD DE NAVARRA)
    • Mahaikidea: Itziar Gurrutxaga Gurrutxaga (EHU-UPV)
    • Mahaikidea: Alberto de la Calle Vicente (Universidad de Deusto)
    • Mahaikidea: Jose Alberto Eguren Egiguren (Mondragon Unibertsitatea)
    • Idazkaria: Itxaso Amorrortu Gervasio (Mondragon Unibertsitatea)

Laburpena

2011. urtean materialen eta informazioaren fluxua errazteko eta horrela banaketa eta ekoizpeneko enpresen abantaila lehiakorra sustatzeko helburuarekin, Demand-Driven Material Requirements Planning (DDMRP) metodologia garatu zen. 

Hainbat ikerketa lanek simulatu eta aztertu dute DDMRP-aren jokaera. Halere, literaturaren errebisioan, enpresa erreal baten DDMRP-aren inplementazioa, ikertzen zuen lanik ez genuen aurkitu. Ikerketa lan honek, beraz, hiru enpresek MRP-tik DDMRP-ra migratzearen prozesua eta ondoren hiru enpresa hauek abantaila lehiakorraren ikuspuntutik izan zuten bilakaera aztertu du.

Kasuen azterketa zehatza burutu eta kasu bakoitzean izandako gertaerak identifikatu eta ulertzeko, ikerketa kualitatiboa gauzatu genuen. Datuak biltzeko, elkarrizketa erdi-egituratu, dokumentu eta fitxategien erregistroak erabili genituen. Behin datu guztiak izanik, enpresak DDMRP-aren inplementazioaren aurretik eta ondoren lortutako emaitzak aztertu eta alderatu genituen eta DDMRP-aren inplementazioak enpresaren errendimenduan izandako inpaktua aztertu genuen. Behin hiru kasuak aztertuta, hauen arteko azterketa gurutzatua burutu genuen beraien arteko parekotasunak eta ezberdintasunak identifikatzeko.

Lortutako emaitzen arabera, DDMRP-a inplementatu ostean, hiru enpresen hornidura kateko ikuspena nabarmen handitu zen, bullwhip efektua eta eskaera urgenteak gutxituz. Inbentarioan ere izan zuen eragina. Izan ere aztertutako hiru kasuetan materialen inbentarioak jaitsiera garrantzitsua jasan zuen hauen kontsumoa hazi zen bitartean. Guzti hau enpresak bezeroekin DDMRP-aren aurretik zuen ia 100% zerbitzu maila mantenduz.