50 urteren ondoren, elkarrekin berriz

Atzealdea

50 urteren ondoren, elkarrekin berriz

IKASLE OHIEN BILERA

50 urteren ondoren, elkarrekin berriz

Egun polita eta hunkigarria bizi izan dute gaur Mondragon Unibertsitateko Iturripeko Campusean elkartu diren Ofizialtza Mekanikoko ikasle ohiek. 50 urte igaro ondoren, berriz elkar aurkitzeak balio izan du kontu zaharrak gogora ekartzeko eta hamaika bitxikeria konpartitzeko.

2018·11·28

$titulo.getData()


1966-67 promozioko ikasleek sustatutako "Eskolako Ofizialtza Mekanikoko egunak" balio izan du ikasle-ohi asko berriz elkartzeko Mondragon Unibertsitatearen Iturripeko Campusean. Ikasle-ohiak Debagoieneko ia herri guztietatik gerturatu dira Arrasatera, baita Euskal-Herriko zein Estatuko beste toki batzuetatik ere. Ekitaldiari hasiera emateko, antolatzaileek eguneko egitarauaren berri eman diete bertaratutakoei. Ondoren, Goi Eskola Politeknikoko zuzendari den Carlos Garciak ongietorria egin die eta ekimenaren antolakuntza txalotu du.

Esker oneko hitzen ondoren, guztiek argazki ofiziala egin dute 1963an inauguratutako tailerraren aurrean, orain 50 urte bezalaxe, eurek ofizialtza ikasi zuten eta estreinatu zuten tailerraren aurrean.

Argazkilarien eskaerei erantzun ondoren, Eskolako zuzendariarekin batera gaur egungo instalazioak bisitatu dituzte eta ondoren luntxa egin dute. Eskolako Ofizialtza Mekanikoko egunari amaiera emateko Txalaparta elkartean batu dira, bazkari ederraz gozatzeko.

Mondragon Unibertsitatea ikasle ohiak 1967-68 / 2017-18