Berriak
Ikerketa Amaitu da ‘FP21: Aprendizaje basado en retos para una Industria 4.0 abierta’ proiektua 2023·11·27
Proiektuak ardatz izan ditu Lanbide Heziketako hezkuntza-berrikuntza eta industria 4.0 irekia.
Huhezinema Aurkeztu dute Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdiaren 2024ko edizioko kartela 2023·11·21
Ikasle antolatzaile taldeko Ariadna Tolaren lana aukeratu dute jaialdiaren 17. edizioa iragartzeko.
Ikastaroa Lantaldeak Erraztea Espezializazio ikastaro laburra eskainiko dugu 2024ko urtarrilean 2023·11·20
Hilabeteko ikastaro hau zuzenduta dago enpresa erakundeetako ikaskuntza prozesuen eta ezagutzaren kudeaketaren arduradunei eta langile teknikoei, talde prozesuak aktibatzeaz arduratzen diren eragile kulturalak eta gizarte hezitzaileak eta edozein diziplinatako lantaldeen lidergoaren ardura duten profesionalei.
Murmurikan taldea Murmurikan umeen ipuin kontalari taldea sortu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek 2023·11·13
Gazteengan literaturaren sustapena modu dibertigarrian bideratzea du helburu Lehen Hezkuntza graduko hiru ikasleek bultzatutako proiektuak.
Ate irekiak Zabalik dago izen-ematea Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digitalak Globalak graduetako ate irekietan 2023·11·13
Azaroaren 25ean graduko lehen ate irekiak egingo dira Eskoriatzako, Aretxabaletako eta Bilbao AS Fabrik campusetan. Saioak 11:00etan hasiko dira.
Literatur Topaketa ‘BizHitzak’ proiektuak hartuko du Literatur Topaketaren tokia, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean 2023·11·09
Azaroaren 14tik abenduaren 20ra, Onintza Etxebeste Lirasen “TRAdIZIOAK” izeneko erakusketa izango da Eskoriatzako campusean. Erakusketaren harira, azaroaren 14an, poesia, literatura eta musika emanaldiak eskainiko dituzte.
Jardunaldia Praktika onak eta ekarpen berriak plazaratzeko, ‘Euskara eta kulturartekotasuna hezkuntza komunitateetan II. jardunaldia’ Eskoriatzako campusean 2023·11·07
Abenduaren 1ean egingo den jardunaldian jorratuko dira UEMAko hainbat herritako hezkuntza komunitateetan azken bi ikasturteetan gauzatzen ari diren esperientziek egindako ekarpenak.
Bisitaldia Dorleta eraikin berritua bertatik bertara aukera izango dute Eskoriatzako herritarrek, azaroaren 23an 2023·11·03
Bisitaldia 18:30etan hasiko da eta ordubeteko iraupena izango du.
Ikastaroa Ikastetxeen balio proposamena komunikatzen ikasi 2023·10·31
Abenduaren 14an eta 15ean egingo den ikastaroak 12 orduko iraupena izango du eta zuzenduta egongo da eskoletako komunikazio arduradunei eta zuzendaritza taldeko kideei.
Huhezinema Aurkeztu dute Huhezinema jaialdiaren 17. edizioa 2023·10·24
2024ko urtarrilaren 24, 25 eta 26an egingo dute ikasturte honetako Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia. Film laburrak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 27ra arte.
Conexão Mundo Brasilgo Bigarren Hezkuntzako 18 irakaslek ikaskuntza kooperatiboa ardatz duen programa formatiboa egingo dute Eskoriatzan 2023·10·23
Prestakuntza jasotzeaz gain, hainbat erakunde eta enpresa bisitatuko dituzte, urrian, Paraiba estatutik etorritako irakasleak.
Espezialitateak Lan irteera handiak dituzten espezialitateak egiteko aukera, sei hilabetean: Entzumena eta mintzaira eta Psikomotrizitatea 2023·10·17
Entzumena eta Mintzaira espezialitatea zuzenduta dago Haur Hezkuntza edo Lehen Hezkuntza ikasi duten guztiei; aldiz, Psikomotrizitatea zuzentzen da Haur Hezkuntza ikasi dutenei.
Master berria Hasi dira lan-saioak Euskal Kulturaren Eragiletzan masterraren berrian 2023·10·10
Masterrak prestatuko ditu 20 parte-hartzaileak lan egiteko hezkuntza arautuan, ez aratuan eta tokian tokiko kultura eragiletzan edota udal eta erakunde publikoetan.
Kooperatibismoa Hamabi kooperatiba desberdinetako ordezkariek hartuko dute parte Kooperatibagintzan aditu tituluaren 16. edizioan 2023·10·10
Hasi berri den ikastaroaren helburua da kooperatiben proiektu sozio-enpresariala garatzeko ezagutza eta tresnak eskaintzea bazkideei. Oraingo edizioan, 12 kooperatibetatik etorritako 19 lagunek hartuko dute parte.
Doktorego Programa Hezkuntzaren arloko doktorego industrialak hizpide izan dituzte Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego Programaren 11. ikerketa jardunaldian 2023·10·09
Eskoriatzako campusean egindako jardunaldian, Mondragon Unibertsitateko eta Kataluniako Vic-Universitat Centraleko ikertzaileek hartu zuten parte.
Zerbitzu berria Aniztasunari erantzuteko arreta zerbitzua jarri du abian Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·10·09
Zerbitzuaren helburua da ikasle zein langile ez-tradizionalak direnei bere garapenean integralean laguntzea.
Hau da marka! jardunaldia ‘Hau da marka!’ jardunaldiaren bigarren edizioa antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta AZK-k; oraingoan, ikastetxeen marka-komunikazioan oinarrituta 2023·10·05
Honako hauek arituko dira hizlari: Iván Díaz, brandingaren alorreko Grávita enpresaren sortzailea —hitzaldi nagusia emango du—; Erika Ibáñez, Tecnaliako marketin- eta komunikazio-zuzendaria —hitzezko identitateaz hitz egingo du—, eta Iker Bereziartua, Santo Tomas Lizeoa ikastolako komunikazio-arduraduna —ikusizko identitateaz mintzatuko da—.
STEMotiv proiektua Gipuzkoako ikastetxeek irekita dute izen-ematea STEMotiv proiektuaren laugarren edizioan parte hartzeko 2023·09·21
Edizio berri honek ardatz hartuko du Lehen Hezkuntzako etapa. Proiektuaren helburua da LHko ikasleen STEM ikasgaiekiko interesa eta motibazioa ulertzea eta horretan eragitea.
Doktorego programa Tesien baitan, hezkuntza erakundeen eta unibertsitateen artean sortzen den elkarlana aztertzeko, jardunaldia antolatu dute Mondragon Unibertsitateak eta Universitat de Vic-Universitat Central de Catalunyak 2023·09·19
Irailaren 29an, Eskoriatzako campusean egin den jardunaldia, antolatuta dago bi unibertsitateen artean bultzatzen duten Berrikuntza eta esku-hartzea hezkuntzan Doktorego programaren ekintzen barruan.
2023-2024 ikasturte hasiera Aurten, graduko 456 ikasle berri izango ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·09·11
Irailaren 11 eta 13a artean hasiko dira eskolak Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eskaintzen dituen lau graduetan: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Humanitate Digital Globalak (HDG).
Reimagine Talks Hezkuntzaren eraldaketan, ikasleen irteera profilek duten garrantziaz hausnartzeko, online ekitaldia, irailaren 21ean 2023·09·04
Bi hizlari egongo dira esperientziak partekatzen: Xavier Aragai, Reimagine Education erakundeko zuzendaria eta Nagore Ipiña, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
Elkarrizketa Diego Egizabal: “Haurrek irakurketaren eta idazketaren behe-mailako buru-eragiketak modu automatikoan egiteko gauza izan arte hizkuntza idatzia nola irakatsi den aztertu dugu” 2023·09·04
Bikain kalifikazioa lortu zuen Diego Egizabalek pasa den uztailean Eskoriatzako campusean aurkeztutako "Idatzizkoaren hasierako irakaskuntza dispositibo didaktikoen argitan. D ereduko ikastetxe baten kasu azterketa" tesiarekin. Egilearekin hitz egin dugu ikerketa horri buruz.
Lan-eskaintza 2023-2024 ikasturtean, Digitalizazioa Hezkuntzan eta Teknologiaren Didaktikan eskolak emateko, bi iralasle kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate Eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·07·26
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2023ko irailaren 10ean.
Kooperatibismoa Kooperatibagintza aditu tituluko 15. edizioko proiektuen aurkezpena egin dute Eskoriatzako campusean 2023·07·18
Edizio honetan, 16 erakundek hartu dute parte.
Doktorego tesia Marta Quintas ikertzaileak bikain ‘cum laude’ lortu du bere doktorego tesian 2023·07·13
Doktore berriak Eskoriatzan aurkeztu du "Gurasoen hezkuntza-inplikazioa aniztasun sozioekonomikoa eta kulturala duten EAEko bi eskola eraginkorretan" tesia.
HITZARMENA Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak eta Eskoriatzako Udalak akordioa sinatu dute Eskoriatzako campusaren inguruko eremuen erabilera eta mantentze-lana arautzeko eta bi erakundeen arteko lankidetza berresteko 2023·07·10
Eskoriatzako campuseko Dorleta eraikina birmoldatzearen bidez, Fakultatearen hezkuntza-proiekturako eremu eta testuinguru egokiak sortu nahi izan dira, eta, aldi berean, komunitatearekiko harremanak hobetu; halaxe berresten dute hitzarmenaren jarraibideek ere.
CLO Uztailaren 12an, Chief Learning Officer (CLO) Espezializazio Diplomari buruzko informazio saio online 2023·07·10
Agurtzane Martinez eta Paloma Moruno diplomako koordiantzaileek gidatuko dute saioa. Dagoeneko irekita bertan parte hartzeko izen-ematea.
Doktorego tesia Diego Egizabal ikertzaileak ‘bikain’ kalifikazioa lortu du bere doktorego tesian 2023·07·04
Doktore berriak Eskoriatzan aurkeztu du "Idatzizkoaren hasierako irakaskuntza dispositibo didaktikoen argitan. D ereduko ikastetxe baten kasu azterketa" tesia.
Profesionalentzako prestakuntza Mondragon Unibertsitateak Ikus-entzunezko Ekintzailetzako eta Berrikuntzako aditu-ikastaroko diplomak banatu ditu 2023·07·03
Nafarroako Gobernuak lagundutako ikastaroa urtarrilean abiatu zen, negozio-eredu berriak sustatuz Nafarroako ikus-entzunezkoen sektorea indartzeko asmoarekin.
Lan-eskaintza 2023-2024 ikasturtean, Lehen Hezkuntza eta Haur Hezkuntza graduetan eskolak emateko, irakasleak kontratatu nahi ditu Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak 2023·06·28
Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da 2023ko uztailaren 10ean.